Kirolak

Futbola

Reala

2013. urtera arte berritu du

Reala: Bravok ez du xoxik utzi gabe alde egin nahi

Ander Altuna

2009/11/19

"Berekoikeria hutsez" jokatuko zuela adierazi du txiletarrak baldin eta "Europan aritzeko aukera" eman zion taldea musutruk utziko bazuen.

Anoetako prentsa aretoan hitz egin du gaur Claudio Bravok bere erabakiaren xehetasunak azaltzeko. "Bai ni eta baita nire familia ere ezin erosoago gaude hemen. Realak nire aldeko apustua egin zuen eta trukean zer edo zer itzuli behar nion. Hemendik joateko aukera izango dudala badakit, ez naiz ergela, baina taldea musutruk uzteko aukera hobetsi izan banu berekoikeria hutsez jokatuko nukeen. Realetik joan behar badut, ez dadila izan atzeko atetik, baizik eta jarraitzaileak gogora desala: tipo horrek zerbait utzi zuen".

Admistrazio kontseiluak Bravo salduko duela zalantzarik ez du. Aperribaik esandakotik ondorioztatu daiteke txiletarraren kontratu berritzeak merkataritza efektutik gehiago duela kirol arlotik baino. 2011an amaitzen zitzaion Realarekiko lan lotura eta munduko kopa jokatu ondorenean edozein talderekin sinatzeko eskubidea izango zuen. Kasu horretan, txuri-urdinek ez zuketen txakur txikirik jasoko trukean. Bi aldeek ez zuten egoera horretara iritsi nahi eta horregatik eman diote elkarri bostekoa. "Hemendik joaten banaiz Reala ez litzateke esku hutsik geratuko, onuragarria litzatekeen. Munduko kopan tajuz aritzen banaiz ona izango litzatekeen beraz. Europara ekarri ninduen taldearekin lan hitzarmena berritzeak poztu nau. Horren truk, zerbait itzuli behar nion, konpromezu hori hartu dut".

Donostian pozik dagoela adierazi du behin eta berriz txiletarrak, baina horrek ez du esan nahi biharko egunean beste edonon arituko ez denik. "Egiari zor, ez dut luzaroan nire burua hemen ikusten. Hobetzeko, jokalari bezala hazteko lan egiten dut. Era horretara, xede mamitsuagoak dituen talde batera joateko aukerak izango ditut. Ez dut hamar urtez hemen giltzatuta egon nahi", onartu du zintzotasunez.

Garbi dago. Klubak eta jokalariak jakin badakite izen handiko taldeak Bravoren atzetik dabiltzala. Realak itxulapikoa gizentzeko aukera izango du txiletarra salduz gero eta atezainak berriz ez zuen Reala musutruk utzi nahi. Txiletarraren jokabidea txalotu zuen atzo Aperribaik. Ez da gutxiagorako.


Bideoak

Bideo gehiago

Txapeldunen Ligan astearteko jardunaldian sartu diren gol guztiak

Publizitatea


TXIRRINDULARITZA

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa