Kirolak

Futbola

Reala

BBVA Liga

Hiru baja eta beste hiru jokalari zalantzan, Sevilla hartzeko

Erredakzioa

2012/02/08

Realak Sevilla hartuko du astelehen honetan, Anoetan, garaipena lortu eta hurrengo partidak lasaitasun handiagoz hartzeko helburuarekin.

  • Realeko jokalariak.

    Realeko jokalariak. Argazkia: EFE

Realaren erizaindegia ez da guztiz hustu, baina jokalari batzuek egin dutela nabarmendu behar da. Hori dela eta, Montanierrek hiru baja seguru eta beste hiru jokalari erabiliko ahalko dituen zalantza izango ditu astelehenean, Anoetan, Sevillaren kontra jokatzeko.

Asier Illarramendik, David Zurutuzak eta Gorka Elustondok ez dute astelehenean parte hartuko, minduta baitaude. Lehenengoak meniskoa izan du minduta, eta hobera egin du. "Oraindik goiz da jokatzeko, bi hilabete eta erdi geldirik egon eta gero aste honetan hasi naizelako entrenatzen", adierazi du Realeko jokalariak.

Gainera, Antoine Griezmannen eta Diego Ifranen parte hartzea zalantzan dago, Camp Noutik minduta etorri zirelako. Gainera, oraindik ez dakite Liassine Cadamurok jokatuko duen ala ez, gaixotasun birikoa izan duelako.

Publizitatea

Bideoak

Bideo gehiago

Bartzelonako jokalariek Errege Kopa altxatu dute



TXIRRINDULARITZA

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa