Kirolak

Futbola

Informa nazazu RSS

Reala

Larunbatean, 18:00etan

Realak salbazioa ziurtatzeko aukera izango du, Racingen aurka

Erredakzioa

2012/04/27

Philippe Montanierrek gizonek mailari eusteko helburua lortzeko abagune ederra izango dute Anoetan Santanderreko taldearen aurka. Racingek garaipena bai ala bai behar du.

Iruzkinak

Realak salbazioa eskuratzeko aukera paregabea izango du Anoetan Racingen aurka. Santanderreko taldeak hiru puntuak bai ala bai behar ditu porrot batekin Bigarren Mailara matematikoki jaitsiko bailitzateke. Philippe Montanierrek norgehiagoka arriskutsua izango dela azaldu du, bi taldeek euren helburuak lortzeko gogor borrokatuko baitute berdegunean.

Gainera, Donostian mendekua hartzeko gogoak dituzte txuri-urdinek, orain dela bost urte Racingen aurkako berdinketa baten ostean Bigarren Mailara jaitsi baitzen Reala.

Vadim Demidovek ezin izango du neurketa jokatu, baina bere tokia Mikel Gonzalezek hartuko du hasierako hamaikakoan Ion Ansotegirekin batera.

Carlos Vela bolada ezinhobean dago bigarren itzulian 11 gol lortu baititu jokalari mexikarrak. Realak Velaren eta aurrelarien laguntza beharko du Santanderreko taldea gainditzeko.

Ustezko hamaikakoak:

Reala: Bravo; Estrada, Ansotegi, Mikel Gonzalez, De la Bella; Elustondo, Illarramendi, Zurutuza, Prieto, Carlos Vela; Agirretxe.

Racing: Toño edo Mario; Francis, Alvaro, Torrejon, Cisma; Munitis, Colsa, Diop, Luque; Acosta eta Stuani.


Iruzkinak

Publizitatea

San Mames San Mames Futbol-zelai berriaren infografia
Publizitatea

Bideoak

Bideo gehiago

Eibar

Aranzabal: 'Taldeak sendotasuna transmititzen du'

Publizitatea
Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa

#-ent_adh_conf_online-#