Kirolak

Futbola

Informa nazazu RSS

Reala

Igandean, 21:00etan

Realak ezustekoa bilatuko du Bartzelonaren aurka

Erredakzioa

2012/08/17

Txuri-urdinek historian soilik hiru garaipen lortu dituzte Camp Nou estadioan, baina Philippe Montanierren mutilak ligan aurreneko ezustekoa emateko ilusioarekin daude.

  • Griezmann eta Cuenca.

    Griezmann eta Cuenca. Argazkia: EFE

Iruzkinak

Realak Bartzelonaren aurka Camp Nou estadioan egingo du ligako debuta. Gipuzkoako taldearentzat Bartzelonakoa Lehenengo Mailako estadio kaskarrena da, izan ere, historian soilik hiru garaipen lortu baitituzte txuri-urdinek. Hala ere, Philippe Montanierren aginduetara gauzak aldatu egin dira.

Donostiako taldearentzat Camp Nou estadioan jokatutako partidetako estatistikak oso kaskarrak dira. 65 norgehiagoka jokatu dituzte txuri-urdinek, eta soilik hiru garaipen eta zazpi berdinketa lortu dituzte. Honela, Kataluniako taldearen aurkako neurketen %86a porrotak izan dira.

Hala ere, iragan denboraldian, Realak Bartzelonaren aurka beste aurpegi bat erakutsi zuen. Montanierren mutilek arazo ugari sortu zizkioten Guardiolaren talde indartsuari, eta neurketak oso estuak izan ziren.

Anoetan jokatutako joaneko partidan, emaitza 2-2koa izan zen, eta Realak garaipenaren gola lortzeko abagune ugari izan zituen. Itzulerako neurketan Guardiolaren taldeak 2-1 gainditu zuen Reala, baina emaitzari eusteko Bartzelonak asko sufritu zuen.



Iruzkinak

Publizitatea


ZUZENEAN


Giroa Giroa Profilak, kronikak, zuzenekoak...
Publizitatea

Bideoak

Bideo gehiago

Buruz Burukoa

Urrutikoetxea, finalaurrekoetara

Publizitatea
Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa