Kirolak

Futbola

Informa nazazu RSS

Reala

Igandean, 19:50ean

Anoeta gotorlekuaren babesa behar du Realak Zaragoza gainditzeko

Erredakzioa

2012/09/15

Txuri-urdinek ezin dute etxean hutsik egin etxetik kanpo bi porrot jaso ostean; izan ere, laugarren jardunaldian urduritasuna nagusitzea ez litzateke positiboa izango.

  • Argazkia: EFE

    Argazkia: EFE

Iruzkinak

Chory Castroren baja garrantzitsua izango du Realak Zaragozari aurre egiteko. Sailkapenean lasaitasuna nahi dute txuri-urdinek eta horretarako Zaragoza hartu beharko dute mendean, Anoetan. Donostiarrak orain arte indartsu azaldu dira etxeko partidetan.

Txuri-urdinek ezin dute etxean hutsik egin etxetik kanpo bi porrot jaso ostean; izan ere, laugarren jardunaldian urduritasuna nagusitzea ez litzateke positiboa izango.

Taldea eroso sentitzen da Anoetan, baina azken zazpi neurketetatik hirutan puntuek ihes egin zuten.

Zurutuza eta Martinez

David Zurutuzaren itzulera berritasun nagusia izan daiteke. Zurutuzak anemia izan du eta taldetik at izan da denboraldi hasieran.

Iñigo Martinez hasierako hamaikakoan sar daiteke, baina Ion Ansotegik ere aukerak ditu. Xabi Prieto arazoekin entrenatu da eta hasieratik aritzeko aukera gutxi ditu.


Iruzkinak

Publizitatea

San Mames San Mames Futbol-zelai berriaren infografia
Publizitatea

Bideoak

Bideo gehiago

Golfa

Jose Maria Olazabal, 2013ko Asturiaseko Pintzearen Saria

Publizitatea
Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa

#-ent_adh_conf_online-#