Kirolak

Futbola

Osasuna

Igandean, Valentziaren aurka

Azpilikueta (Osasuna): "Gure areatik urrun mantendu behar ditugu"

Asier Legarda

2009/11/19

Ha regresado hoy a Tajonar tras jugar en Holanda con la selección sub21 de España.

Espainiako 21 urtez azpikoen selekzioarekin Rotterdamen Holandaren aurka jokatu norgehiagoka galdu egin zuen Cesar Azpilikuetak, baina Osasunako atzelariak gola egin zuen gutxienez: "Denbora asko neraman golik egin gabe, profesionala naizenetik eta atzealdeko hegalean jokatzen dudanetik sartu lehendabiziko gola izan zen, baina tamalez ez zuen ezertarako balio izan", esan du Azpilikuetak horren harira.

Dena dela, igandean Valentzian jokatu beharreko partidan jarri du arreta dagoeneko Osasunako eskuin hegaleko atzelariak: "Partida gogorra izango da Valentziak talde handia dauka eta, aurrealdean kalitate itzela dute, Villa Espainiako aurrelaririk onena da eta erraz egiten dute min aurrean. Horrexegatik, Valentzia gure areatik urrun mantentzea da gakoa. Presioa goian egin behar dugu eta indar handiarekin euren bila joan ahal denean, aukerak baliatuz", esan du atzelari nafarrak.

Publizitatea

Bideoak

Bideo gehiago

Barçako zaleek Canaletasen ospatu dute titulua



TXIRRINDULARITZA

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa