Kirolak

Futbola

Osasuna

Valentziren aurka

Osasuna: Calleja izan daiteke gorritxoen berritasun bakarra

Asier Legarda

2009/11/20

A gripeak jotako lau jokalariak normal entrenatu dira gaur eta Camachok hala nahi izanez gero igandeko partidarako deialdian izango dira.

Jose Antonio Camachok ez du oraindik hasierako hamaikakoa argi eta garbi erakutsi, baina atzo eta gaur eginiko probetatik ondorioztatu daitekenez berritasun bakarra izango da gorritxoen hamaikakoan Valentziaren aurkako norgehiagokan. Natxo Monreal ezker hegaleko atzelaria min hartuta dago, eta bere tokian Javier Calleja ari daiteke. Atzelari lerroarekin egin proba ezberdinetan udan Malagatik iritsi jokalari beteranoak hartu du behintzat ezker hegala.

Juanfran, Ruper, Sergio eta Oier A gripeak jota izan dira azken bi asteetan, baina laurak osatuta dira dagoeneko eta ostiraleko lan saioa gainerako taldekide guzteikin batera burutu dute laurek. Dirudienez, gainera, Juanfranek hasierako hamaikakoan jarraituko du, eta beste hiru jokalariek deialdian izateko aukera izan dezakete. Nekounam irandarra Iruñean da jada, baina Masoud bere herrikidea ez da gaur goizeko entrenamenduan izan. Vadocz hungariarrak ere ez du entrenatu, sabeleko arazoekin baita.

Publizitatea

Bideoak

Bideo gehiago

Barçako zaleek Canaletasen ospatu dute titulua



TXIRRINDULARITZA

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa