Kirolak

Futbola

Osasuna

Osasuna-Valentzia

Flaño: 'Valentzia gainditzeko gure maila onena eman beharko dugu'

Erredakzioa

2012/01/19

Unai Emeryren taldea gainditzeko 'partida normala baino zerbait gehiago' egin beharko duela Osasunak adierazi du atzelari nafarrak.

Osasunako Miguel Flaño jokalariak Valentzia gainditzeko gorritxoek ‘maila onena’ eman beharko dutela argi utzi du prentsaurrekoan. Aurreneko itzuli ona borobiltzeko asmoa dute Mendilibarren mutilek, baina horretarako Unai Emeryren talde sendoa gainditu beharko dute.

“Gure maila onena eman beharko dugu aurkariak asko exijituko baitigu. Partida arrunta jokatzen badugu ezin izango ditugu hiru puntuak eskuratu”, adierazi du Miguel Flañok Taxoaren.

Jokalari nafarrak “Valentziak azken denboraldietan maila bikaina erakutsi” duela adierazi du. Hala ere, taldea “konfiantzarekin” dagoela argi utzi du Flañok.


Publizitatea

Bideoak

Bideo gehiago

Bartzelonako jokalariek Errege Kopa altxatu dute



TXIRRINDULARITZA

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa