Kirolak

Futbola

Osasuna

BBVA Liga

Bertran: 'Etxean aukerak ditugu eta borrokatu egingo gara'

Erredakzioa

2012/02/06

Osasunako jokalaria horrela mintzatu da Iruñeko taldeak asteburuan Bartzelonaren kontra jokatuko duen partidaren inguruan.

  • Marc Bertrán eta David Villa.

    Marc Bertrán eta David Villa. Argazkia: EFE

Marc Bertrán Osasunako jokalariak astelehen honetan adierazi duenez, baliteke Bartzelona, larunbat honetan Nafarroako Erresuman jokatuko duen taldea, "munduko talderik onena izatea", baina Iruñeko taldeak gogo eta ilusio handiak ditu garaipena lortzeko.

"Partida berezia da beti. Hemen, Nafarroako Erresuman, inork ezin du borroka egin gabe punturik lortu eta horrela aterako gara Bartzelonaren kontra", adierazi du Osasunako jokalariak prentsaurrekoan.

Bestalde, Kataluniako eskuin hegalekoak aitortu duenez, "zaila" da Pep Guardiolaren taldea mendean hartzea, baina etxean "aukerak" dituzte eta "gogo handiz" borrokatuko dira.

Publizitatea

Bideoak

Bideo gehiago

Bartzelonako jokalariek Errege Kopa altxatu dute



TXIRRINDULARITZA

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa