Kirolak

Futbola

Informa nazazu RSS

Azken ordua

49 urteko gizon bat atxilotu dute Laudion, emaztea hiltzea egotzita

Itxi

Osasuna

Igandean, 19:00etan

Osasunak Bartzelona indartsuaren aurka puntuak bilatuko ditu

Erredakzioa

2012/08/25

Jose Luis Mendilibarren mutilek, Riazorren 2-0 galdu ostean, Tito Vilanovaren taldea hartuko dute Iruñean. Anthony Annan, jokalari gorritxo berria deialditik at gelditu da.

  • Osasuna.

    Osasuna. Argazkia: EFE

Iruzkinak

Osasunak Iruñean ligako aurreneko pasrtida jokatuko du, igandean 19:00etan, Bartzelona indartsuaren aurka. Lehenengo bi jardunaldietan punturik lortu gabe ez gelditzeko, mendilibarren mutilek blaugranen aurka berdinketa edo garaipena bilatu beharko dute.

Gorritxoek Riazorren 2-0 galdu zuten, baina zaleen aurrean beste aurpegi bat erakutsi nahiko dute. Iaz, Guardiolaren taldea etxean garaitu zuten, eta aurten Tito Vilanovaren taldearen aurka ezustekoa ere bilatuko dute.

Jose Luis Mendilibarrek ez du hasierako hamaikakoaren berri eman, eta Annan jokalari berria deialditik at utzi du. Bartzelonak 5-1 jipoitu zuen Reala aurreneko jardunaldian, eta Superkopan 3-2 irabazi zion Real Madrili.

Ustezko hamaikakoak:

Osasuna: Andres Fernandez; Marc Bertran, Arribas, Miguel Flaño, Damia; Puñal, Raoul Loe; Cejudo, Nino, Sisi; eta Llorente.

Bartzelona: Valdes; Alves, Puyol, Mascherano, Alva; Xavi, Busquets, Iniesta edo Cesc; Pedro, Messi eta Alexis edo Villa.

Iruzkinak

Publizitatea


ZUZENEAN


Giroa Giroa Profilak, kronikak, zuzenekoak...
Publizitatea

Bideoak

Bideo gehiago

Lagunartekoa

Athleticek 1-5 irabazi dio Somorrostrori

Publizitatea
Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa

#-ent_adh_conf_online-#