Kirolak

Futbola

Informa nazazu RSS

Osasuna

2-1

Osasunak Toulousen aurkako lagunartekoa galdu du

Erredakzioa

2012/10/12

Frantziako taldea 2-1 nagusitu da Yannickek eta Rivierek eskuratutako golei esker. Gorritxoen gola Roberto Torresek, 79 minutuan, lortu du.

  • Timor.

    Timor. Argazkia: EFE

Iruzkinak

Osasunak ezin izan du Toulousen aurkako lagunartekoa (L’Argente de Mont Marsan estadioan) irabazi, Frantziako taldea bigarren zatian nagusi izan baita. Toulousek markagailuan aurrea hartu du Yannickek egindako golarekin (50. minutua), eta Riviere aurrelariak 2-0ekoa lortu du, 66. minutuan. Iruñeko taldearen gola Roberto Torresek eskuratu du, 79. minutuan.

Talde gorritxoak ligako hurrengo aurkariaren kontrako partida prestatzen jarraitu beharko du, Athleticen aurka San Mamesen porrot mingarria jaso ostean.

Fitxa teknikoa:

Toulouse FC: Blondel, Yago, Ninkof, Aurief, Zebina, Didot, SIrieix, Regattin, Yannick, Akpra Akpro eta Riviere.  Firminek eta Aguemonek ere jokatu dute.

CA Osasuna: Riesgo, Ruben, Flaño, Echaide, Nano, Sola, Puñal, Cejudo, Lamah, Torres eta Loe. Sisik, Timorrek, Onwuk eta Oierrek ere jokatu dute.

Golak: 1-0, 50. minutua: Yannick. 2-0, 66. minutua: Riviere. 2-1 79. minutua: Roberto Torres.

Iruzkinak

Publizitatea


ZUZENEAN


Giroa Giroa Profilak, kronikak, zuzenekoak...
Publizitatea

Bideoak

Bideo gehiago

Porrota

Mendilibar: 'Aurkariari presio handiagoa egin behar diogu'

Publizitatea
Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa