Kirolak

Futbola

Informa nazazu RSS

Osasuna

9. jardunaldia

Falcaoren golak Osasuna suntsitu du (3-1)

Erredakzioa

2012/10/29

Gorritxoek aurre egin diote Simeoneren taldeari, eta atsedenaldira heldu aurretik markagailuan hurbildu dira (2-1), baina Falcaok 73. minutuan sartutako golak neurketa erabakita utzi du.

  • Raul Garcia eta Patxi Puñal.

    Raul Garcia eta Patxi Puñal. Argazkia: EFE

Iruzkinak

Osasunak porrot berri bat jaso du BBVA Ligan, Atletico Madrilen aurka 3-1eko markagailaurekin galduta. Ondorioz, sailkapen nagusiko azken postuan jarraituko dute gorritxoek.

Lau minututan bideratu du partida Atleticok. Lehen ordu erdian nagusi izan dira etxekoak, eta Mirandak 31. minutuan estreinatu du markagailua buruz gola lortuta. Lau minutu geroago, 2-0eko egin du Raul Garciak Osasunako atzelarien akatsa baliatuta.

Baina atsedenaldira heldu aurretik, markagailuan hurbildu da Mendilibarren taldea Lamahek egindako gol ederrari esker. Ezkerrarekin Courtois atezaina gainditu du belgikarrak eta golak emozioa eman dio Vicente Calderoneko partidari.

Bigarren zatiaren hasierako minutuek ez dute jabe argirik izan, eta nafarrek aurre egin diete Simeoneren gizonei. Atletico urduri jarri da, baina orduan agertu da Radamel Falcao eta bere golak norgehiagoka erabaki du.

Fitxa teknikoa:

3 - Atletico Madril: Courtois; Juanfran, Miranda, Godín, Filipe; Mario; Raúl Garcia (Arda Turan, 61'), Gabi, Emre (Adrian, 56'), Cristian Rodriguez (Tiago, 78'); eta Falcao.

1 - Osasuna: Andres Fernandez; Lolo, Arribas, Oier, Nano; Puñal, Annan; Lamah (Cejudo, 71'), Armenteros, Timor; eta Kike Sola.

Golak:

1-0, 30': Miranda
2-0, 34': Raul Garcoa
2-1, 42': Lamah
3-1, 73': Falcao



Iruzkinak

Publizitatea


ZUZENEAN


Giroa Giroa Profilak, kronikak, zuzenekoak...
Publizitatea

Bideoak

Bideo gehiago

Zubieta

Montanierrek ez du bere agurraren zergatia argitu

Publizitatea
Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa

#-ent_adh_conf_online-#