Kirolak

Futbola

Futbola

BBVA Liga

F.C. Bartzelonak erakustaldia eman zuen Real Madrilen aurkako 'klasikoan'

Andoni Beldarrain

2009/05/03

Guardiolaren mutilek 2-6 irabazi zuten Santiago Bernabeun eta Liga txapelduna izatea oso hurbil dute.

F.C. Bartzelonak 2-6 irabazi zion Real Madrili Santiago Bernabeu futbol zelaian eta Liga txapelduna izatea oso hurbil dute katalanek.

Partida ondo hasi zen Real Madrilentzat Higuainek 1-0ekoa sartu baitzuen 15. minutuan, baina bere ahala etorri zen Bartzelonaren erantzuna. Henryk 17. minutuan berdinketaren gola sartu zuen (1-1) eta 20.ean Puyolek aurretik jarri zuen bere taldea (1-2). Lehen zatia bukatu orduko, Messik 1-3koa sartu zuen.

Bigarren zatian Real Madril erreakzioaren bila zelairatu zen eta aldeak murrizta zituen 55. minutuan Sergio ramosek sartu zuen golari esker. Baina lehen zatian gertatu bezala Bartzelonak ia jarraian beste gol bat sartu zuen. Henry izan zen oraingoan ere golegilea eta lasaitasuna eman zion 2-4koa eginez.

Emaitza horrekin, 2-4koarekin partida erabakita geratu zen eta Bartzelonak erakustaldia eman zuen azken minutuetan eta bi gol gehiago lortu ere Messiren eta Piqueren bitartez (2-6).

Azken emaitzarekin (2-6) Bartzelonak oso gertu du Liga txapelketa irabaztea.

Fitxa teknikoa:

2 - Real Madril: Iker Casillas; Sergio Ramos (Van der Vaart, 71. min), Cannavaro, Metzelder, Heinze; ''Lass'' Diarra, Gago, Marcelo (Huntelaar, 59. min), Robben (Javi García, 78. min); Higuain eta Raul.

6 - Bartzelona: Víctor Valdes; Dani Alves, Pique, Puyol, Abidal; Toure (Busquets, 84. min), Xavi, Iniesta (Busquets, 84. min); Messi, Henry (Keita, 60. min) eta Eto''o.

Golak: 1-0, 14. min: Higuain. 1-1, 17. min: Henry. 1-2, 20. min: Puyol. 1-3, 35. min: Messi. 2-3 55. min: Sergio Ramos. 2-4, 58. min: Henry. 2-5, 75. min: Messi. 2-6, 83. min: Pique.

Epailea: Undiano Mallenco.

Publizitatea

Bideoak

Bideo gehiago

Barçako zaleek Canaletasen ospatu dute titulua



TXIRRINDULARITZA

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa