Kirolak

Futbola

Futbola

BBVA Liga

Real Madrilek Cristiano Ronaldo fitxatu du 96 milioi euroren truke

Andoni Beldarrain

2009/06/11

Manchester Unitedek bere webgunean adierazi du talde madrildarrak Ronaldogatik eginiko eskaintza onartzen duela, eta "mundu mailako marka" dela esan du.

Cristiano Ronaldok Real Madrilen jokatuko du datorren denboraldian Manchester Unitedek bere webgunean talde madrildarrak jokalari portugaldarragatik eginiko eskaintza onartzen duela adierazi ondoren.

Real Madrilek 96 milioi euro ordainduko dizkio Manchesterri, eta talde ingelesak dioenez, eskaintza hau "mundu mailako marka" omen da. Gainera, Unitedek baieztatu duenez, Cristiano Ronaldok baimena dauka talde merengearekin negoziatzeko.

Manchester Unitedek gaineratu duenez, ekainaren 30a arte ez dute adierazpen gehiagorik egingo, orduan argituko baita guztia.

Publizitatea

Bideoak

Bideo gehiago

Barçako zaleek Canaletasen ospatu dute titulua



TXIRRINDULARITZA

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa