Kirolak

Futbola

Futbola

Konfederazio Kopa

Espainia, oso erraz Zeelanda Berriaren aurka (5-0)

Erredakzioa

2009/06/15

Fernando Torres, 'hat trick' batekin, Villa eta Fabregas izan ziren partidako golegileak. Beste neurketan, hutsean berdindu zuten Hegoafrikak eta Irakek.

Igandean eman zitzaion hasiera Hegoafrikako Konfederazio Kopari. Espainiak gol zaparrada lortu zuen Zeelanda Berriaren kontra (5-0) eta Hegoafrika ez zen Irak gainditzeko gai izan.

Irekitze partidan, ikusle ugari bildu ziren ''Bafana Bafana''-ren debuta ikusteko, baina ez zen golik egon. Bigarrenean, ordea, harmailetan hutsune gehiago baina gol ugari.

Fernando Torres Liverpooleko aurrelariak “hat trick”a lortu zuen lehenengo 17 minututan. Arsenaleko Cesc Fabregasek laugarrena sartu zuen eta Villa bigarren zatiko golegilea izan zen bosgarrena sartuz (48. minutuan).

Fitxa teknikoak:

0 - Hegoafrika: Khune; Mokoena, Booth, Mholongo; Masilela, Dikgacoi, Sibaya, Modise, Gaxa; Fanteni (Mashego, 78'') eta Parker
(Pieenar, 85'').

0 - Irak: Mohammed Kassid; Salam Shaker, Mohammed Ali, Fareed, Ali Hussein, Basem Abbas; Nashat Akram, Mahdi Karemm (Salih Sadrid, 88''), Karrar Jassim (Hawar Mulla, 75''); Imad Mohammed (Alaa Abdul, 77'') eta Mahmoud.

Espainia: Casillas; Sergio Ramos (Arbeloa, 54''), Albiol, Marchena, Capdevilla; Xabi Alonso, Xavi (Cazorla, 54''), Cesc, Riera; Villa eta Torres (Silva, 69'').

Zeelanda Berria: Moss; Mulligan, Vicelich, Boyens, Lochead; Brockie (Christie, 27''), Brown, Elliot, Bertos; Smeltz (James, 76'') eta Killen (Bride, 85'').

-Golak:

1 - 0, 6'': Torres.

2 - 0, 14'': Torres.

3 - 0, 17'': Torres.

4 - 0 24'': Fabregas.

5 - 0, 48'': Villa


Publizitatea

Bideoak

Bideo gehiago

Barçako zaleek Canaletasen ospatu dute titulua



TXIRRINDULARITZA

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa