Kirolak

Futbola

Futbola

Konfederazio Kopa 2009

Xabi Alonso, Espainia-Irak partidako jokalari onena FIFAren ustez

Andoni Beldarrain

2009/06/18

Erdilari euskalduna bikain kokatu zen defentsa lanean, pase dotoreak eman zituen eta bere erritmo aldaketek bizitasuna eman zioten Espainiaren jokoari.

Xabi Alonso erdilari euskalduna izendatu zuen FIFAk asteazkenean Espainia-Irak partida jokalari onena. Norgehiagoka hau Konfederazio Kopako A multzoko bigarren jardunaldiari zegokion.

Izendapen hau FIFAren Azterketa Teknikoen Taldeak ematen du, eta kasu honetan Xabo Alonsorentzat izan da ohore hori.

"Bere erritmo aldaketa itzelak izan ziren eta Espainiaren jokoari bizitasuna eman zioten. Pase labur eta luzeak bikain eman zituen, baita Mohammed Kassiden ate ingurura jaurtiketa bikainak egin ere. Defentsa lanean bikain kokatu zen gainera", adierazi zuen Abedi “Pele” FIFAko Azterketa Teknikoen Taldeko kideak.

Publizitatea

Bideoak

Bideo gehiago

Barçako zaleek Canaletasen ospatu dute titulua



TXIRRINDULARITZA

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa