Kirolak

Futbola

Futbola

Konfederazio Kopa 2009

Egiptok ezustekoa eman du Italia garaituta

2009/06/19

Afrikarrek Italia antzu bati irabazi zion Homosen gol batekin eta finalerdietan egoteko aukerak handitu dituzte.

Joko eskasarekin, Italiako selekzioak Egiptoren aurka huts egin zuen. Afrikarrek euren baliabideak zelairatu zituzten eta orain emaitzek finalerdietara heltzeko aukera ematen dizkiete. Brasil garaitu beharko dute azkenengo jardunaldian.

Fitxa teknikoa:

1; Egipto: El Haddary, Fathi (Ahemd Hassan, 80''), Ahmed Said, Hani Said, Gomaa, Moawad (Farag, 68''), Abd Rabbou, Shawky, Homos, Aboutrika y Zidan (Eid, 56'').

0; Italia: Buffon, Zambrotta, Cannavaro, Chiellini, Grosso, De Rossi, Gatusso (Montolivo, 57''), Pirlo, Quagliarella (Pepe, 66''), Rossi (Luca Toni, 57'') y Iaquinta.

Gola: 1-0, 40'': Homos.

Brasilek aise irabazi dio Estatu Batuetako selekzioari

Brasilgo selekzioak Estatu Batuetakoa menderatu zuen azelegarailuari gutxi eraginda, eta ia erabatekoa izan daitekeen urratsa eman du finalerdietara begira. Estatu Batuek azken ordu erdia jokalari bat gutxiagorekin jokatu zuen.

Brasilek txandakatzeak egin zituen, batzuk hasierako hamaikakoan eta beste batzuk partidan zehar. Lehenengo zatian nagusi izan ziren hegoaldekoak, bigarrenean iparraldekoak buelta ematen saiatu ziren, baina Kjlestanen kanporaketak berriz ere Brasil jaun eta jabe bihurtu zuen. Amaieran, Estatu Batuek gola sartzeko aukera izan zuten baina ez zuten helburua lortu.

Fitxa teknikoa:

0 – Estatu Batuak: Tim Howard, Jonathan Spector, Jay DeMerit, Oguchi Onyewu, Jonathan Bornstein, Clint Dempsey, Michael Bradley, Sacha Kljestan, DaMarcus Beasley (Conor Casey, 46''), Landon Donovan eta Jozy Altidore (Benny Fielhaber, 60'').

3 - Brasil: Julio Cesar, Maicon, Lucio (Luisao, 69''), Miranda, Andre Santos, Ramires, Gilberto Silva, Felipe Melo, Robinho, Kaka (Julio Baptista, 68'') eta Luis Fabiano (Nilmar, 68'').

Golak: 0-1, 7'': Felipe Melo. 0-2, 20'': Robinho. 0-3, 61'': Maicon.

Publizitatea

Bideoak

Bideo gehiago

Barçako zaleek Canaletasen ospatu dute titulua



TXIRRINDULARITZA

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa