Kirolak

Futbola

Futbola

Konfederazio Kopa

Espainiak garaipen historikoa lortuta biribildu du txapelketaren lehen fasea

Erredakzioa

2009/06/21

Del Bosqueren taldeak bere hamabosgarren garaipena eskuratu zuen jarraian anfitrioia mendean hartuta (2-0, Villa eta Fernando Llorente). Irak eta Zelanda Berria, txapelketatik kanpo.

Espainiak bere hamabosgarren garaipena erdietsi zuen jarraian anfitrioia, Hegoafrika, menden hartuta (2-0). Golegileak David Villa eta Athletic Clubeko Fernando Llorente izan ziren.

Vicente Del Bosqueren taldeak helburua bete du multzoen fasean. Zelanda Berria, Irak eta Hegoafrika gainditu ditu. Disdirarekin debutean, pazientziarekin bigarren hitzorduan eta lana eginez azkenengoan. Espainia zein ''Bafana Bafana'' taldea finalerdietan dira.

Fitxa teknikoa:

2 - Espainia: Reina; Puyol, Pique, Albiol, Arbeloa; Busquets, Xavi Hernandez, Cesc, Riera (Cazorla, 79''); Fernando Torres (Llorente, 60'') eta Villa (Pablo Hernandez, 60'').

0 - Hegoafrika: Khune; Gaxa, Mokoena, Booth, Masilela; Pienaar, Sibaya (Mashego, 80''), Mhlongo, Dikgacoi, Modise; eta Parker (Tshabalala, 90'').

Golak:

1-0, 51'': Villa.

2-0, 71'': Llorente.

Irakek eta Zelanda Berriak hutsean berdindu zuten A multzoko hirugarren eta azken jardunaldian eta agur esan diote txapelketari.

Irudi eskasa eman dute bi selekzioek jokatutako hiru partidetan. Golik gabe agurtu dira.


Fitxa teknikoa:

Irak: Kassid; Shaker, Kareem, Hussein, Abbas; Mahdi (Salih, 67''), Akram, Hawar (Fareed, 46'')., Karrar; Emad (Zahra, 56'')
eta Younis.

Zelanda Berria: Moss; Lochead, Scott (Mulligan, 85''), Sigmund (Boyens, 71''), Vicelich; Elliott, Bertos, Brown, Brockie (Christie, 68''); Killen eta Smeltz.

Publizitatea

Bideoak

Bideo gehiago

Barçako zaleek Canaletasen ospatu dute titulua



TXIRRINDULARITZA

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa