Kirolak

Futbola

Futbola

Real Union-Alcorcon (3-1)

Real Union, Bigarren Mailako taldea!!

Sara Lavado

2009/08/04

Goikoetxea, Eneko Romo eta Juan Dominguez jokalarien golekin, Bigarren Mailara igo dira irundarrak.

Bigarren Mailara igo da Real Union Stadium Galen Alcorcon taldea 3-1 gaindituta, neurketa polit eta zirraragarri batean.

Zaleek eta baita taldeak ere dena eman dute lehen segundotik. Bikain hasi dute partida irundarrek eta Alcorcon erabat gainditu dute. Abasolo izan da abisua ematen lehena, baina aurreneko gola Goikok sartu du 8. minutuan; Raul atezainaren aurka nagusi izan da. Modu ezin hobean hasi da partida.

Real Unionen joko onak bigarren sari bat izan du eta 15.ean Eneko Romok 2-0ekoa sartu du, buruz. Sei minutu geroago Domingezen gola baliorik gabe utzi du epaileak Goikok, antza, eskuarekin ukitu baitu baloia. Ez da baliogabetu duten gol bakarra. 34.ean, Domingezek ere, saretara bidali du baloia, baina gola ez da markagailura igo.

Madrilgo taldeak neurketa parekatu du lehen zatiko azken minutuetan eta aldea murrizteko bi aukera paregabe izan ditu 38. minutuan eta 40.ean. Sufritu dute, baina 2-0eko errenta itxaropentsuari eutsi diote bigarren zatiari aurre egiteko.

Eneko Romok min hartu du masailean eta bere ordez Salcedo sartu da 50.ean. Estutzen hasi zen Alcorcon, horretara behartuta zegoen. Baina orduan agertu da Juan Dominguez eta lasaitasunaren gola lortu du (3-0). Jaia zen nagusi Stadium Galen.

Jaia zapuzteko prest agerta da epailea 91. minutuan kontrako penaltia adieraziz. Jauregi atezainak birritan gelditu du, baina Cristianek 3-1koa sartu du azkenean. Emaitza horri esker Bigarren Mailan da Union.

Zorionak!


Publizitatea

Bideoak

Bideo gehiago

Barçako zaleek Canaletasen ospatu dute titulua



TXIRRINDULARITZA

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa