Kirolak

Futbola

Futbola

Reala

Elustondo eta Ansotegik 2013 eta 2014. urtera arte luzatu dituzte kontratuak

Erredakzioa

2009/06/23

"Elustondo eta Ansotegi oso garrantzitsuak dira Realean, oraineko oinarrizko atalak eta etorkizunerako ezinbestekoak", esan du Loren klubeko kirol zuzendariak.

Gorka Elustondo eta Jon Ansotegi jokalariek Realarekin zuten kontratuak berritu dituzte. Lehenak 2013. urtera arte eta bigarrenak bat gehiago, 2014.era arte.

Elustondoren kontratua hilabete honetan amaitzen zen eta klubak bi urtez luzatzeko aukera dagoeneko hartuta zuen.

Jon Ansotegiren kontratua ekainean ere bukatzen zen, baina Realak lehenbailehen luzatzea erabaki du. "Taldeak nire jarraipena nahi zuen, eta hori zen baita ere nire asmoa. Orain aurtengoa ahaztu, lanera bueltatu eta Lehen Mailara igotzeko lehian berriro sartu beharra daukagu", esan du Berriatuakoak.

Publizitatea

Bideoak

Bideo gehiago

Barçako zaleek Canaletasen ospatu dute titulua



TXIRRINDULARITZA

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa