Kirolak

Futbola

Futbola

Konfederazio Kopa

AEBetako selekzioak txapelketatik kanpo utzi du Espainia

Erredakzioa

2009/06/25

Espainiak pase laburrak eginez jokatu zuen, baina talde sendotasuna nagusitu zen, hau da, AEBetako selekzioak ondo baino hobeto oztopatu zuen aurkariaren jokoa. Altidore eta Dempsey, golegileak (0-2).

Amerikako Estatu Batuetako selekzioak Kopa Konfederaziotik kanpo utzi du Espainia 2-0ko markagailuarekin. Jaurtiketa ugari egin zituzten espainiarrek, baina defentsan egindako bi akats larri izan ziren partidaren gakoak.

Mingarria izan zen Vicente Del Bosquek Espainiako entrenatzaile gisa jasotako lehen porrota. Futbolak talde sendotasuna saritu zuen, ahularen epika, hots, AEBetako selekzioak ondo baino hobeto oztopatu zuen aurkariaren jokoa. Hor amaitu zen Espainiaren apustua eta xedea, amerikarrek lortu baitzuten finalerako txartela.

Ostegun honetan beste finalerdia jokatuko dute Hegoafrikak eta Brasilek. Espainiak, bitartean, hirugarren postua izango du jokoan igandean.

Fitxa teknikoa:

0 - Espainia: Iker Casillas; Sergio Ramos, Puyol, Pique, Capdevila; Xabi Alonso, Xavi, Cesc (Cazorla, 68''), Riera (Mata, 77''); Fernando Torres eta Villa.

2 - Amerikako Estatu Batuak: Howard; Spector, Onyewu, Demerit, Bocanegra; Dempsey (Bornstein, 86''), Bradley, Clark, Donovan; Davies (Feilhaber, 69'') y Altidore (Casey, 84'').

Golak:

0-1, 27'': Altidore.

0-2, 74'': Dempsey

Publizitatea

Bideoak

Bideo gehiago

Barçako zaleek Canaletasen ospatu dute titulua



TXIRRINDULARITZA

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa