Kirolak

Futbola

Futbola

Konfederazio Kopa 2009

Alvesen gol ikusgarriak finalerako txartela eman dio Brasili

Andoni Beldarrain

2009/06/26

Ezker hegaleko jokalariak maisuki jaurti zuen falta 87. minutuan eta partidako gol bakarra sartu zuen. Hegoafrikak hirugarren eta laugarren posturako partida jokatuko du Espainiaren aurka.

Brasileko selekzioak 0-1 irabazi zion Hegoafrikari Ellis Park futbol zelaian eta Konfederazio Kopako antolatzailea finaletik at utzi zuen.

Afrikarrek gogoa jarri zuten eta jokoa ere, baina Brasilek kalitatea jarri zuen eta hori izan zen partida erabaki zuena. Brasildarrek arrisku sentsazio handiagoa ematen zuten aurkariaren atera iristen zirenean, baina punteria falta izan zitzaien.

Partida 0-0eko emaitzarekin iritsi zen azken kilometroetara eta luzapenera iritsiko zela zirudienean F.C. Barztelonako jokalaria den Daniel Alvesek falta bat maisuki jaurti eta partidako gol bakarra sartu zuen (0-1) bere selekzioari finalerako txartela emanez.

Dungaren selekzioak Estau Batuen aurka jokatuko du Konfederazio Kopako finala igandean (20:00etan). Hegoafrikak ere igandean jokatuko du Espainiaren aurka hirugarren eta laugarren postua lortzeko partida (15:00etan).

Fitxa teknikoa:

1 - Brasil: Julio Cesar, Maicon, Lucio, Luisao, Andre Santos (Dani Alves, 81. min), Gilberto Silva, Felipe Melo, Ramires, Robinho, Kaka eta Luis Fabiano (Kleberson, 90+ min).

0 - Hegoafrika:
Khune, Gaxa, Mokoena, Booth, Masilela, Mhlongo, Dikgacoi, Pienaar (Van Heerden, 90+ min), Thsabalala (Mhpela, 90+ min), Modise (Masehgo, 90+ min) eta Parker.

Gola: 1-0, 87. min: Dani Alves.
Epailea: Masimo Bussaca (SUI).

Bideoak

Bideo gehiago

Amorebieta-Gimnastica Torrelavega (4-1): Zarandonaren hat-trick-a

Publizitatea


TXIRRINDULARITZA

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa