Kirolak

Futbola

Futbola

Gazte mailako Kopa

Athleticen Gazte mailako taldea, Koparen bila

Andoni Beldarrain

2009/06/27

Sevillaren aurka jokatuko dute Nerjan (Malaga) arratsaldeko 19:30ean (ETB-1). Azkenean, Jon Garciak finala jokatu dezake, Javier Erasoren partaidetza, ordea, kolokan dago.

Athletic Clubek Gazte mailako Kopako finala jokatuko dute Sevillaren aurka gaur arratsaldeko 19:30ean Nerjan (Malaga) eta partida ETB-1en zuzenean ikusi ahalko da.

Sevilla da Kopako azken txapelduna, baina Athleticeko jokalariak indar handiz doaz talde handiak kanporatu baituzte txapelketa honetan: Celta, Espanyol eta Bartzelona besteak beste.

Hau da Athleticen deialdia finalerako: Jon Aurtenetxe, Gorka Eraña, Jon Etxaniz, Ivan Miñes, Erik Moran, Alvaro Peña, Enric Saborit, Iker Uribarren, Jon Xabier Vidal, Jon Villanueva, Unai Medina, Joseba Alkuaz, Jonas Ramalho, Diego Royo, Javier Eraso, Jon Garcia, Aitor Bilbao, Aitor Fernandez eta Andoni Presa.

Azkenean, Jon Garcia jokatzeko moduan egongo da, baina zalantzan dago oraindik Javier Erasoren partaidetza talde bizkaitarra kautelazko etenaldia emango dioten edo ez zain baitago.

Publizitatea

Bideoak

Bideo gehiago

Barçako zaleek Canaletasen ospatu dute titulua



TXIRRINDULARITZA

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa