Kirolak

Futbola

Futbola

Konfederazio Kopa

Xabi Alonsok sartutako gol batek hirugarren postua eman dio Espainiari

Andoni Beldarrain

2009/06/28

Hegoafrikak luzapena behartu du 93. minutuan eta 107. minutuan Liverpooleko erdilari euskaldunaren golak garaipena eman dio Del Bosqueren selekzioari.

Espainiako selekzioak Hegoafrikaren aurka jokatu zuen Konfederazio Kopan hirugarren edo laugarren postuan bukatuko zuten jakiteko. Azkenean, Espainiak bukatu du hirugarren txapelketa 2.3 irabazi ondoren.

Partidako lehen zatia ez zen ona izan, aukera gutxikoa eta ondorioz, lehen 45 minutuak golik gabe bukatu ziren (0-0).

Bigarren zatian saltsa handia egon zen. Hegoafrikak hartu zuen aurrea markagailuan. Mphela izan zen golegilea 74. minutuan. Espainia saiatu zen erreakzionatzen, baina ez ziren gola sartzeko gai. Bazirudien golik sartu gabe agurtuko zela Del Bosqueren taldea, baina orduan Dani Guiza agertu zen 87. minutuan 1-1ekoa sartzeko. Bi minutu beranduago (89. minutua), Guizak berak egin zuen 1-2koa Espainiarentzat.

Poltsikoan zuen garaipena Espainiak, baina 93. minutuan Mphelak maisuki jaurti zuen falta bat eta 2-2koa ezarri zuen markagailuan luzapena behartuz.

Luzapenean, Espainia aurkaria baino gehiago izan zen eta Xabi Alonso euskaldunak 107. minutuan sartutako golak garaipena (2-3) eman zion Del Bosquek zuzentzen duen selekzioari.

Fitxa teknikoa:

3 - Espainia: Casillas; Arbeloa, Albiol, Pique, Capdevila; Cazorla, Busquets (Llorente, 80. min), Xabi Alonso, Riera; Fernando Torres (Silva, 57. min) et Villa (Guiza, 57. min).

2 - Hegoafrika: Khune; Gaxa, Mokoena, Booth, Masilela; Pienaar (Mphela, 64. min), Sibaya, Dikgacoi, Modise; (Van Heerden, 69. min) Thsabalala (Mhlongo, 83. min) eta Parker.

Golak: 0-1, 74. min: Mphela. 1-1, 88. min: Guiza. 1-2, 89. min: Guiza. 2-2, 90. min (+3): Mphela. 3-2, 107. min.: Xabi Alonso.
Epailea: Matthew Breeze (AUS).

Bideoak

Bideo gehiago

Aritz Lasa eta Zubieta Xala-Laskurain bikotearen aurka, gaur gauean

Publizitatea


TXIRRINDULARITZA

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa