Kirolak

Futbola

Futbola

Konfederazio Kopa

Brasilek markagailuari buelta eman eta AEBen ametsa zapuztu du

Erredakzioa

2009/06/29

2-0 aurreratu ziren estatubatuarrak, baina Konfederazio Kopa Brasilgo selekzioarentzat izan zen Luis Fabianok (2) eta Luciok bigarren zatian sartutako golei esker (2-3).

Markagailuari buelta eman eta Konfederazio Kopa eskuratu zuen Brasilgo selekzioak Amerikako Estatu Batuetakoa 2-3 mendean hartuta. Nagusi izan arren, asko sufritu zuten brasildarrek garaipena eskuratu ahal izateko.

Kontraerasoan aritu ziren etatubatuarrak eta horrek min handia egin zion AEBei, lehen zatian batez ere, baina Brasilek ez zuen etsi eta bere saria aurkitu zuen bigarren zatian, merezitakoa gainera.

AEBek lehen zatian lortutako bi golek alarma piztu zuten.Ezustekoa egongo zela ematen zuen. Baina Brasilek ohiko maila berreskuratu eta garaipena erditesi zuen.

- Fitxa teknikoa:

2 - Amerikako Estatu Batuak: Howard, Spector, DeMerit, Onyewu, Bocanegra, Feilhaber (Bornstein, 74''), Clark (Casey, 88''), Dempsey, Donovan, Altidore (Kljestean, 74) y Davies.

3 - Brasil: Julio Cesar, Maicon, Lucio, Luisao, Andre Santos (Dani Alves, 66''), Gilberto Silva, Felipe Melo, Ramires (Elano, 66''), Robinho, Kaka eta Luis Fabiano.

Golak:

1-0, 10'': Dempsey.
2-0, 27'': Donovan.
2-1, 46'': Luis Fabiano.
2-2, 73'': Luis Fabiano.
2-3, 84'': Lucio


Bideoak

Bideo gehiago

Elustondo: 'Sevillaren aurkakoa, partida tranpa izan daiteke'

Publizitatea


TXIRRINDULARITZA

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa