Kirolak

Futbola

Futbola

Athletic Club

Athletic Clubek Iñigo Diaz de Cerioren fitxaketa baieztatu du

2009/07/01

Gaur aurkeztuko dute Realetik datorren aurrelaria. Jokalari gipuzkoarrak 2013ko ekainara arte sinatu du talde zuri-gorriarekin.

Athletic Clubek Iñigo Diaz de Cerioren fitxaketa baieztatu du eta ofiziala da jada. Realetik dator jokalaria eta orain dela hilabete batzuk fitxaketa hau eginda zegoela adierazten bazen ere, bart baieztatu zen.

Talde zuri-gorriak Iñigo Diaz de Cerio jokalaria aurkeztuko du uztailaren 1ean, asteazkenean, 12:30ean Ibaiganeko prentsa aretoan.

Jokalariak 2013ko ekainaren 30era arteko kontratua sinatuko du eta 50 milioi euroko deuseztatze klausula izango du.&' || 'nbsp;

Del Olmok ez du Athleticen jarraituko

Joseba del Olmo jokalariak ez du jarraituko Athletic Cluben 2009/2010 denboraldian. Talde bizkaitarrak hemen egindako lana eskertu gura dio eta zorterik onena opa etorkizunean.&' || 'nbsp;

Bideoak

Bideo gehiago

Txapeldunen Ligan astearteko jardunaldian sartu diren gol guztiak

Publizitatea


TXIRRINDULARITZA

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa