Kirolak

Futbola

Futbola

Bigarren B Maila

Euskal taldeak galiziarren eta Gaztela eta Leonekoen multzo berean egongo dira

Andoni Beldarrain

2009/07/03

Lehen multzoa 8 euskal taldek, 6 talde galiziarrek eta Gaztela eta Leoneko beste sei taldek osatuko dute.

Euskal taldeek proposatu zuten Bigarren B Mailako multzoen eraketak ez zuen arrakastarik izan.

Azkenean, Lehen Multzoan jarraituko dute euskal taldeek eta galiziarrak eta gaztela-leondarrak ere bertan egongo dira. Konkretuki, 8 euskal taldek, 6 talde galiziarrek eta Gaztela eta Leoneko 6 taldek osatuko dute Lehen Multzoa.

II. Multzoan Asturiaseko 2 talde, Kantabriako 2, Extremadurako 3, Madrileko 5, Gaztela Manchako 4 eta Kanarietako beste lau talde egongo dira.

III. Multzoak bederatzi talde katalan, Valentziako 8 talde, Baleareetako 2 eta Errioxako talde bakarra egongo dira.

Azkenik, IV. Multzoak Andaluziako 12 talde, Murtziako 6, Ceuta eta Melilla taldeak izango ditu.

Talde hauek egongo dira Bigarren B Mailako Lehen Multzoan:

Lemona
Barakaldo
Bilbao Athletic
Sestao River
Alaves
Eibar
Osasuna B
Izarra
Cultural Leonesa
Ponferradina
Zamora
Mirandes
Guijuelo
Palencia
Celta B
Racing de Ferrol
Pontevedra
Ciudad de Santiago
Compostela
Lugo

Publizitatea

Bideoak

Bideo gehiago

Barçako zaleek Canaletasen ospatu dute titulua



TXIRRINDULARITZA

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa