Kirolak

Futbola

Futbola

Fitxaketa

Xabi Castillok Athleticen jokatuko du

ETB

2009/07/16

Euskal Telebistak jakin ahal izan duenez, Athleticen eta Realaren arteko adostasuna erabatekoa da eta beraz, durangarrak Athleticen elastikoa jantziko du datorren denboraldian. Gaur aurkeztuko dute, 11:30ean.

Euskal Telebistak jakin ahal izan duenaren arabera, Realaren eta Athleticen arteko akordioa erabatekoa da. Xabi Castillok Athleticen jokatuko du, eta Realak trukean, oraingoz, milioi bat jasoko du. Gerora, zenbait baldintza tarteko, bi milioi euro jasotzera iritsi daiteke. Caparrosen azken gutizia, bien bitartean, Zubietan entrenatu da goizean, bere kabuz.

Durangokoak lau urteko kontratua sinatuko du Athleticekin. Realak eta Athleticek traspasoa adostu dute azkenean. Athleticek milioi bat euro ordainduko dio Realari eta helburu batzuk beteta diru kopurua handiago izan daiteke.

Racingek ere interesa erakutsi zuen jokalaria fitxatzeko eta eskaintza bat egin zion Realari. Aperribai presidenteak adierazi zuenez, Realak kontra eskaintza bat egin zion Racing-i eta diru kopuru bera eskatu zion Athletici ere. Azkenean Castillo zuri-gorriz jantziko da eta laster joango da Isla Canelara bere taldekide berriekin elkartzeko.

Xabi Castillok Lezamatik alde egin zuen kadete maila amaituta, Athletic-ek ez ziolako uzten pilotan jokatzen. Durangoko Cultural-era joan zen eta handik Realera. Orain Athleticera itzuli da baina futbolean jokatzeko baino ez. Diaz de Cerio, De Marcos eta Castilloren ostean, hurrengoa Miguel Flaño izan daiteke.

Publizitatea

Bideoak

Bideo gehiago

Barçako zaleek Canaletasen ospatu dute titulua



TXIRRINDULARITZA

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa