Kirolak

Futbola

Futbola

Real Union-Real Madril

Irundarrak, Real Madrileko ordezko jokalarien kontra

2008/10/30

Iñaki Alonso Real Unioneko teknikariak oparitzat hartu du Schusterren gizonen kontrako kanporaketa eta taldeko jokalari guztiek minuturen bat jokatzea da haren helburua. Partida, gaur 21:00etatik aurrera.

Real Unionek Errege Kopako final-hamaseirenetako partida jokatuko du ostegun honetan, Real Madrilen aurka. Gutxienez, joaneko partida irabazteko itxaropena dute gipuzkoarrek. 5.000 lagun inguru hurbilduko dira Stadiun Galera.

Irundarren futbol-zelaian goi mailako hainbat taldek porrota jaso dute Errege Kopako txapelketan (Zaragoza, Athletic, Atletico Madrid, Racing edo Valentzia, adibidez).

Iñaki Alonso Real Unioneko teknikariak oparitzat hartu du Schusterren gizonen kontrako kanporaketa eta taldeko jokalari guztiek minuturen bat jokatzea da haren helburua, gaurko partidan eta Bernabeun jokatuko den bueltakoan.

Real Madrilek, bestalde, aulkian jesarri ohi diren jokalarirekin debutatuko du Kopan. Schusterrek harrobiko jokalariengan jarri du konfiantza.

Ustezko hamaikakoak:

Real Union: Otermin; Gabarain, Larrainzar, Berruet, Gurrutxaga, Esteguis; Beobide, Quero, Eneko Romo, Manu Garcia; Domínguez.

Real Madril: Dudek; Míchel Salgado, Javi Garcia, Metzelder, Marcelo; Diarra, De la Red, Guti; Drenthe, Higuaín edo Bueno, Saviola.

Epailea: Dauden Ibañez
Futbol-zelaia: Stadium Gall, 21.00etan

Publizitatea

Bideoak

Bideo gehiago

Barçako zaleek Canaletasen ospatu dute titulua



TXIRRINDULARITZA

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa