Kirolak

Futbola

Futbola

KOPA: Xerez-Osasuna

Emaitza ona

Andoni Beldarrain

2009/10/28

Gorritxoek 1-2 irabazi dute Errege Kopako joaneko partida Xerezen aurka: Lehen zatian Osasuna izan da jaun eta jabe, baina bigarrenean Xerezek hobeto jokatu du.

Xerez eta Osasuna aritu ziren elkarren aurka Chapinen Errege Kopako final hamaseirenetako joaneko partidan eta gorritxoek garaipena lortu zuten (1-2).

Norgehiagoka kaskar hasi zen, erritmo gutxirekin eta gol aukera gabe. Partidako lehen aukera Osasunarentzat izan zen eta gorritxoek ez zuten barkatu. Sergiok 0-1ekoa sartu zuen buruz. Gola hartu ondoren, Xerezek ez zuen gol aukerarik sortu eta Osasunak 0-2koa sartzeo aukera izan zuenean ez zuen barkatu. Oraingoan, Dadyk sartu zuen gola (2-0).

Bi goleko errentarekin eroso aritu zen lehen zatian Osasuna eta norgehiagoka 0-2koarekin joan zen atsedenaldira.

Bigarren zatian Xerez berdinketaren bila atera zen. Zigandaren mutilak nagusi izan ziren atsedenalditik bueltan. Aukerak sortzen zituzten, baina ez zuten asmatzen Robertoren ate aurrean. Ekin eta ekin jarraitu zuten andaluziarrek eta saria jaso zuten 67. minutuan. Maldonadok Roberto atezaina gainditu eta 2-1ekoa egin zuen.

Gola sartu ondoren, Xerez izan zen jaun eta jabe berdegunean, baina andaluziarrek ezin izan zuten partida berdindu. Azkenean, Osasuna garaile 1-2ko emaitzarekin eta kanporaketa Reyno de Navarran erabakiko da.

Fitxa teknikoa:

1 - Xerez: Chema; Redondo, Leandro, Antoñito (Maldonado, 61. min), Momo, Víctor Sanchez, Orellana (Michel, 79. min), Armenteros, David Prieto, Abel eta Sidi Keita (Bergantiños, 61. min).

2 - At. Osasuna: Roberto; Monreal, Juanfran (Azpilikueta, 60. min), Josetxo, Oier (Camuñas, 77. min), Galán, Dady (Portillo, 60. min), Calleja, Vadócz, Ruper eta Sergio.

Golak: 0-1. 16.&' || 'nbsp;Min: Sergio; 0-2. 20.&' || 'nbsp;Min: Dady; 1-2. 67.&' || 'nbsp;Min: Maldonado.

Bideoak

Bideo gehiago

Lau egun besterik ez da falta ACB Koparako

Publizitatea


TXIRRINDULARITZA

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa