Kirolak

Futbola

Futbola

Athletic Club

Pablo Orbaizek 2012ra arte luzatu du kontratua

Erredakzioa

2009/11/04

Erdilari nafarrak 33 urterekin amaituko luke lan hitzarmena. Bestalde, Iñaki Muñozi orkatilean ebakuntza egin diotela jakinarazi du Athleticek.

Pablo&' || 'nbsp;Orbaiz erdilariak Athletic Clubekin zuen kontratua berritu du. Hurrengo bi denboraldietan talde zuri-gorrian jokatuko du 2012ko ekainaren 30ean, klubak jakinarazi bezala.

Orbaizek 30 urte bete zituen joan den otsailean eta kontratu berria 33 urterekin amaituko luke. Nafarrak aurtengoa bere hamargarren denboraldia du talde zuri-gorrian, 2000. urteko udan heldu baitzen bertara.

Hamar urte hauetan, erdilari nafarrak lau aldiz jokatu du Espainiako selekzioarekin eta 268 partida ofizial jokatu ditu elastiko zuri-gorriarekin, 10 gol sartuta.

Athleticek Iñaki Muñozen ebakuntzari buruzko informazioa eman du baita ere. Ezker orkatilean ebakuntza egin diote nafarrari. Ondorioz, jokalariak "24 eta 48 ordu bitartean emango ditu ospitalean, eboluzioaren arabera".

Bestalde, klub bilbotarrak Rayoren aurkako Kopa neurketarako "sarreren salneurriak merketu" ditu. Partida San Mamesen jokatuko da asteartean, hilaren 10ean 19:00etan. Sarrerek 20 euro eta 50 arteko prezioa izango dute, eta %50eko deskontuarekin bigarren sarrera erosteko aukera izango dute.



Bideoak

Bideo gehiago

Kalenjin: Atleta hegalarien tribua

Publizitatea


TXIRRINDULARITZA

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa