Kirolak

Futbola

Futbola

Reala

Agirretxe: "Hasieratik jokatuko ez nuela jakiteak harritu ninduen"

Ander Altuna

2009/11/04

Dani Estrada eta Griezmannekin batera bueltatuko da hasierako taldera txuri-urdinen aurrelari usurbildarra.

Esperientzia eta joko zuzenagoa bilatu asmoz egin zituen aldaketak Martín Lasartek, baina ez zitzaion apustua behar bezala atera. Partida amaitu bezain pronto hanka sartu zuela onartu zuen uruguaiarrak eta gaur goizeko saioan ikusitakoaren arabera maila altuena erakutsi dutenak itzuliko dira taldera. Dani Estrada eskuin albokoan izango da zigorra beste ostean eta Agirretxeren eta Grieznmannen parte hartzea segurua da. Labaka, Markel eta Bueno dira kaltetutak. Hots, bigarren zatian Kordobaren kontra ekin zutenek jokatuko dute hasieratik Recreativoren aurka.

Hain zuzen ere, Usurbilgo aurrelariak bere sentipenen berri eman du prentsa aretoan. "Hasieratik jokatuko ez nuela jakin nuenean harrituta geratu nintzen, baina ez amorratuta ez ezer". Bere ustez, Levanteren kontra galdu ostean indarrak berritu zituzten eta beste horrenbeste gertatzea espero du. "Aurrera begira gauza positiboak ateratzeko balio behar digu. Levanteko partida txarraren ostean partida ona jokatu genuen Kordobaren aurka. Ongi atera ginen eta ea oraingoan berdina gertatzen den. Taldeak gutxienez aurpegia eman behar du".

Beste alde batetik, Sergio Rodriguezek dio "hankak lurrean" izateko balio behar diela Herculesen aurkako belarrondokoak. "Liga hasiera ona izan arren jarraipena eman behar diogu", gaineratu du. Taldearen jokoak behera egin ote duen ere galdetu zaio. "Ez. Hobetu dugu. Ez gara aurkari samurra eta talde lehiakorra dugulakoan nago. Bide horretatik jarraitzen badugu goian izango garelakoan nago".

Saio bikoitza

Arratsaldean bueltatuko dira beharrera txuri-urdinak. Anoetan dute hitzordua eta ateak itxita burutuko dute lan saioa. Gorka Elustondok gainerakoen erritmo berean jarraitzen du. Izango ez den bakarra Zurutuza da.


Bideoak

Bideo gehiago

Elustondo: 'Sevillaren aurkakoa, partida tranpa izan daiteke'

Publizitatea


TXIRRINDULARITZA

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa