Kirolak

Futbola

Azken ordua

Lan Erreforma: Kontratu mugagabea sortu dute enpresa txiki eta ertainentzat

Itxi

Futbola

Osasuna

Osasunak 1-0 irabazi dio Real Unioni Taxoaren

Asier Legarda

2009/11/04

Jorge Galanek partidaren hasieran egindako gola erabakigarria izan da.

Osasunak eta Real Unionek lagunarteko partida jokatu dute gaur goizean Taxoaren, eta bi taldeetako entrenatzaileek, Jose Antonio Camachok eta Iñaki Alonsok, ezohiko jokalariak zelairatu dituzte. Norgehiagoka orekatua izan da, nor baino nor gehiago aritu dira bi taldeak eta Jorge Galanek partida hasi eta sei minutura lortutako golak erabaki du lehia. Gorritxoen aurrelari gazteak baloi sakon bat ondo baliatu du, Otermin atezainari izkin egin eta baloia sarera bidaltzeko.

Datorren asteartean Xerexen aurkako Kopa kanporaketan erabili dezakeen antzeko hamaikakoa zelairatu du Camachok, eta Ligan titular gisa ari direnetatik Miguel Flañok eta Azpilikuetak soilik jokatu dute (lehen zatia soilik jokatu dute biek) gaur goizeko lagunartekoan. Real Unionek jokalari guztiekin egin du Iruñerako bidaia, baina Ligan titular ari direnek aldameneko zelai batetan egin dute lan, ez ohiko jokalariek (bigarren zatian bigarren taldeko jokalariak ere zelairatu ditu Alonsok) Camachoren mutilen aurka jokatzen zuten bitartean.


Bideoak

Bideo gehiago

Kalenjin: Atleta hegalarien tribua

Publizitatea


TXIRRINDULARITZA

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa