Kirolak

Futbola

Futbola

Nacional-Athletic Club

Athleticek final-hamaseirenetarako sailkapena ziurtatu nahi du

Erredakzioa

2009/11/05

Zuri-gorriek ahalik eta azkarren utzi nahi dute hurrengo faserako sailkapena ziurtaturik hilabete hauetan partida ugari baitituzte.

Athletic Club Europa Leagueko final-hamaseirenetarako sailkapena bideratu edo ziurtatu dezake Madeiran Nacionalen aurkako norgehiagokan.

Talde bilbotarrak portugaldarren beharra baliatu nahi du A Choupanan sailkapena lotzeko, San Mamesen talde beraren aurka aurreko partida irabazita.

Joaquin Caparrosen taldeak partida ugari ditu lehiaketaren tarte honetan eta horrek lesioak eragin ditu jokalari askorengan.

Caparrosek bederatzi baja ditu Nacionalen aurkako partidarako eta horrek entrenatzailearen kexuak eragin ditu, gehiegizkoa iruditzen baitzaio horrenbeste partida jokatzeak. Ocio, Yeste, Susaeta eta Toquero min hartuta dira, eta Muniain 17 urtez azpiko Munduko Txapelketan.

Gainera, talde zuri-gorriak hiru neurketa jokatu beharko ditu bost egunean eta Caparrosek txandakatzeak egin ditzake. Javi Martinez eta De Marcos jokalariek atsedena har dezake. Ez, ordea, Llorentek eta Iraolak, ezinbestekoak baitira Utrerako prestatzailearentzat.

Nacionalek garaipena behar du multzoko azken sailkatua baita puntu bakarrarekin.

Ustezko hamaikakoak:

CD Nacional: Bracalli; Patacas, Halliche, Felipe Lopes, Nuno Pinto; Cléber, Leandro Salino, Ruben Micael, Luis Alberto; Pecnik eta Edgar Silva.

Athletic Club: Iraizoz; Iraola, Ustaritz, Amorebieta, Castillo; David López, Orbaiz, Gurpegui, Gabilondo; Etxeberria eta Llorente.

Ordua: 21:05ean.

Bideoak

Bideo gehiago

Elustondo: 'Sevillaren aurkakoa, partida tranpa izan daiteke'

Publizitatea


TXIRRINDULARITZA

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa