Kirolak

Futbola

Futbola

Txapeldunen Liga

Sevilla eta Arsenal final-zortzirenetarako sailkatu dira

Andoni Beldarrain

2009/11/05

Espainiarrek eta ingelesek hurrengo faserako txartela lortu dute. Bartzelonak 0-0 berdindu du Rubin Kazanen aurka eta orain Inter da F multzoko liderra Dynamo Kievi 1-2 irabazi ondoren.

Sevillak eta Arsenalek final-zortzirenetarko sailkapena lortu zuten Txapeldunen Ligako laugarren jardunaldia jokatu ondoren.

Talde andaluziarrak 1-1 berdindu zuen Sttutgarten aurka eta final-zortzirenetarako sailakpena lortu zuen G multzoan. Multzo honetako beste partidan Unirea Urcizenik eta Glasgow Rangersek ere 1-1 berdindu dute.

Final-zortzirenetarako txartela lortu zuen beste taldea Arsenal izan zen. Talde ingelesa H multzoko liderra da AZ Alkmaarri 4-1 irabazi ondoren. Standard Liejak 0-2 irabazi dio Olympiakosi eta greziarrei zail jarri zaie multzo honetako bigarren postua mantentzea.

G eta H multzoetan gauza asko erabakita badaude ez da gauza bera gertatzen Bartzelonaren multzoan, hau da F multzoan. Inter da multzo honetako liderra Dynamo Kievi 1-2 irabazi ondoren. Bartzelonak 0-0 berdindu zuen Rubin Kazanen aurka. Ondorioz, Inter da lehen postuan 6 punturekin, Rubin Kazan da bigarren 5 punturekin eta puntu kopuru berdinarekin Bartzelona da hirugarren postuan. Laugarren postua Kieveko Dynamorentzat da 4 punturekin.

E multzoan Olympique Lyonek eta Fiorentinak sailkapena gertu dute. Italiarrek 5-2 irabazi diote Debreceni taldeari eta bigarren postuan dira 9 punturekin. Bestalde Olympique Lyon da liderra 10 punturekin. Frantziarrek 1-1 berdindu dute Liverpoolen aurka. Talde ingelesak 4 puntu ditu eta oso zail du hurrengo fasera sailkatzea.

Gaurko partidak (asteazkena, azaroaren 4a):

E. Fiorentina (ITA) - Debreceni (HUN) 5-2 (Mutu 1-0/Rudolf 1-1/Dainelli 2-1/Montolivo 3-1/Marchionni 4-1/4Coulibaly 4-2/Gilardino 5-2)
E. Olympique Lyon (FRA) - Liverpool (ING) 1-1 (Babel 0-1/LIsandro 1-1)
F. Rubin Kazan (UKR) - Barcelona (ESP) 0-0
F. Dynamo Kiev (UKR) - Inter Milan (ITA) 1-2 (Shevchenko 1-0/Milito 1-1/1-2 Sneijder)
G. Unirea Urziceni (RUM) - Rangers (ESC) 1-1 (McCulloch/Onofras 1-1)
G. Sevilla (ESP) - Stuttgart (GER) 1-1 (Navas 1-0/Kuzmanovic 1-1)
H. Arsenal (ING) - AZ Alkmaar (HOL) 4-1 (Fabregas 1-0/Nasri 2-0/Fabregas 3-0/Diaby 4-0/Lens 4-1)
H. Standard Lieja (BEL) - Olympiacos (GRE)&' || 'nbsp; (Mbokami 2-0 Jovanovic)


Bideoak

Bideo gehiago

Txapeldunen Ligan astearteko jardunaldian sartu diren gol guztiak

Publizitatea


TXIRRINDULARITZA

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa