Kirolak

Futbola

Futbola

Reala

Jarrera lehiakorra beti izan behar dela nabarmendu du Lasartek

Ander Altuna

2009/11/05

Realeko entranatzilearen ustez, taldeak jarrera ona badu ondo jokatuko du eta partidak aurrera aterako ditu.

Behin eta berriz azpimarratu du jarrera hitza Martin Lasartek Zubietako prentsa aretoan. Jokamolde lehiakorra beti izan behar dutela dio. "Bertutez josita egon arren jokabidea da inportanteena. Geure taldeak baldin badu partida ona egingo duelakoan nago. Guk norgehiagokari nola aurre egin, horrek izango du garrantzia larunbatean: bihurrikeria, jarrera, grina, nahia... hori guztia erakutsi behar dugu". Horregatik ez dago ados bere jokalariek Herculesen kontrakoan izan zuten jardunbidearekin. "Gol aldea ez da tontakeria, ea liga amaieran ez dugun horren damurik. Nortasuna, jarrera, nahia... hori guztia entrenatu daiteke eta partidak galdu ditzakegu ez garelako Cruyffen Ajax gogoangarri hura, eraikitzen ari den taldea baizik. Une batzuetan maila onean aritu gara, beste batzuetan ez, baina helburuak betetzen goaz sailkapenak dioenez. Hori dela eta, ezin dezakegu amore eman, besoak jaitsi aurrekoan egin genuen bezala".

Joko estiloa berreskuratuko duela adierazi du entrenatzaileak. Hasieratik jarriko duen taldeaz berriz, deus ez. Astean zehar arrastoak utzi ditu. Estrada, Agirretxe eta Griezmann itzuliko dira eta badirudi zalantza bakarra duela: Sergio edo Nsue. Errioxarraren lana loratu du. "Beste batzuei gertatu moduan ez du merezi adina jokatu. Profesional eredugarria da, goraipatzekoa. Parte hartu dezake. Nsue eskuinean eta Prieto erditik? Baliteke", erantzun die kazetariei zalantza uxatu gabe.

Bihar osatuko du Realak partida aurreko azken lan saioa eta ondoren jakinaraziko du uruguaiarrak aukeratuen zerrenda. Recreativo bihar dator eta arratsaldez Zubietan izango da.

Bideoak

Bideo gehiago

'Bat to London': Euskal piraguisten emaitzak Munduko Txapelketan

Publizitatea


TXIRRINDULARITZA

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa