Kirolak

Futbola

Futbola

Azken porrota ahaztu nahi dute

Reala-Recreativo: Erortzean zutitu

Ander Altuna

2009/11/06

Laugarren garaipena jarraian lortu nahi du etxean talde txuri-urdinak Alacanteko danbatekoa ahazteko. Gorka Elustondo da zerrendako berrikuntza nagusia.

Realak zutitzeko ahalmenik ba ote duen neurtuko du bihar Recreativok. Belarrondoko galanta eman zion Herculesek joan den astean, konfiantza geruza zulatzen duen horietakoa. Horretarako dago ordea entrenatzailea, suspertzeko. Irabazle sena du Martín Lasartek eta jarrera lehiakorra uneoro izan behar dela aurpegiratu zien atzo bere jokalariei.

Talde bizia, intentsoa ikusi nahi du bihar, garaipen gosea duena. Levanteren kontra galdu ostean jokamolde lehiakorra badutela frogatu zuten donostiarrek Kordoba garaituz. Hirugarrena izan zen jarraian, etxean sendotasuna berreskuratu dutenaren seinale. Orain hurrena, Denoueixen taldeak eskuratu zituen lau garaipen segidan Anoetan. 2003. urtea zen, azpitxapeldun geratu zeneko hura.

Dani Estrada, Griezmann eta Agirretxe bueltatuko dira hasierako hamaikakora. Joko estiloa berreskuratuko zutela hitz eman zuen entrenatzaileak. Gisa horretara birritan zapaldu dute sailkapeneko tontorra. Ez dago datu hori baino termometro fidagarriagorik taldearen egokitasuna neurtzeko. Gorka Elustondo deialdian sartu du eta Diego Rivasen tokia hartu balu ez litzatekeen ezustekoa, nahiz mantxako erdilariak abantaila izan.

Estrainekoz neurtuko dituzte indarrak bigarren mailan Realak eta Recreativok. Aurrez, hiru bider jokatu dute elkarren kontra, goren mailan guztiak ere. Dekanoak badaki zer den Donostiatik gailen ateratzea. Bi aldiz lortu du, 2-3ko emaitzarekin. Atotxan lehenbizikoa, 1978an. Anoetan azkena, 2006an, Reala jaitsi zen urtean.


Bideoak

Bideo gehiago

Ostegunean hasiko da ACB Kopa

Publizitatea


TXIRRINDULARITZA

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa