Kirolak

Futbola

Futbola

Athletic Club

Jokalari aldaketa baino gehiago

Haritz Gallastegi

2009/11/06

Llorenteren lesioak aurrelaria aldatzera ez eze, jokatzeko era aldatzera ere behartuko du Caparros.

Athleticek aurrerapauso handia eman zuen Europako Ligan Madeiran eskuratutako puntuari esker. Hala ere, albiste guztiak ez ziren onak izan talde zuri-gorrian. Izan ere, beste behin lesioak agertu ziren talde zuri-gorrian. Atzokoan Llorente izan zen zorte txarra izan zuen jokalaria. Aurrelari errioxarrak ia neurketa guztiak jokatu ditu sasoia hasi zenetik. Kontuan hartuta, era berean, udan oso atseden gutxi hartu zuela, neurri batean espero zen lehenago edo beranduago arazoren bat izango zuela.

Aurrelari errioxarrak eskuin izterrean du min, eta berez, ezin izango ditu Racingen eta Rayoren kontrako neurketak jokatu. Baja garrantzitsua izango da, bera baita Athleticen erasoko jokoaren erreferentzia nagusia. Zuri-gorriek bere inguruan sortzen dute erasoko joko ia guztia. Beraz, taldeak faltan botako du aurrelaria. Are eta gehiago beste ohiko aurrelari titularra ere min hartuta dagoela kontuan hartuta. Athleticek Llorentek eta Toquerok buruaz duten jokoan oinarritu du orain arte egin duen jokoa. Orain, bestelako armak erabaili beharko ditu golak egiteko.

Izan ere, ohikoen partez arituko diren aurrelariak oso ezaugarri ezberdinak baitituzte. Diaz de Cerio, De Marcos, Etxeberria eta Llorente dira geratzen diren aurrelariak. Hauekin nekez izango da eraginkorra Athleticek joko zuzenaren alde egiten duen apustua. Beraz, hurrengo partidetan aurrelariak aldatzeaz gain, taldea funtzionatuaraziko duen jokatzeko era aurkitu beharko du teknikari zuri-gorriak. Ez du lan samurra izango. Tartean, gainera, Kopako norgehiagoka erabakigarria jokatuko dute.
&' || 'nbsp;

Publizitatea

Bideoak

Bideo gehiago

Barçako zaleek Canaletasen ospatu dute titulua



TXIRRINDULARITZA

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa