Kirolak

Futbola

Futbola

Racing-Athletic Club

Estrategia aldaketa

Haritz Gallastegi

2009/11/07

Erasoko erreferentzia nagusi bien hutsuneari aurre egiteko jokatzeko era aldatu beharko du Athleticek (igandean 17:00etan).

Racingek eta Athleticek Sardineron jokatuko duten neurketak ez du azken denboraldiotan jokatu dituzten neurketa gehienen antza izango. Izan ere, bi taldeetan azken sasoietan erreferentzia izan diren jokalariek ez dute neurketan parte hartuko. Zigicek Valentziara bueltatu behar izan zuen joan den sasoiaren amaieran. Llorente, berriz, min hartuta dago eta telebistaz ikusi beharko du norgehiagoka. Beraz, bi taldeen jokoa gehien baldintzatzen zuten futbolari barik aritu beharko dira talde biak.

Talde bateko eta besteko erasoko jokalarien ezaugarriak kontuan hartuta, pentsatzekoa da baloia airetik baino belar gainean ibiliko dela gehiago. Athleticen kasuan behintzat, ezinbestekoa izango da. Beraz, De Marcosen, Etxeberriaren edo eta De Zerioren dohainak aprobetxatzeko baloiaren jabetza eta neurketaren kontrola izan beharko du talde zuri-gorriak. Beste aukera, atzean sartu eta kontraerasoan jokatzea izan daiteke. Beharbada bigarren aukera da egokiagoa Athleticek egun duen joko maila aintzat hartuta. Caparrosek badu aukera hegaleko eta aurrelari azkarrak zelairatu eta kontraerasoan jokatzeko.

Baina, batez ere, aurkariaren beharra baliatu behar du Athleticek. Mandiaren Racing estu eta larri dabil denboraldi hasieran. Jeitsierako postuetatik gertu dago Racing, eta ondorioz, ez da giro taldearen inguruan. Gainera, etxean ari da huts egiten Munitis buru duen taldea. Orain arte jokatu dituen lau partidetan puntu bakarra eskuratu du. Beraz, norgehiagokaren lehen minutuetan sendo agertzea garrantzitsua izango da Athleticentzat. Aurkaria eta zaleak urduritzeko arma egokiena da.

Sardinero
17:00
Paradas Romero
Athletic: Iraizoz; Iraola, Ustaritz, Amorebieta, Castillo; Susaeta, Javi Martinez, Orbaiz, Gabilondo, De Marcos eta Etxeberria


Bideoak

Bideo gehiago

Lagun Aro GBC, Kopan murgilduta

Publizitatea


TXIRRINDULARITZA

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa