Kirolak

Futbola

Futbola

Susperraldirik ez

Almeria-Osasuna (2-0): Bolada onari agur

Sara Lavado

2009/11/08

Kalu Uchek, 2. eta 89. minutuetan, garaipena eman dio Hugo Sanchezen taldeari gorritxoen partida kaskar batean.

Merezitako porrota jaso zuen Osasunak Almeriaren kontra Juegos Mediterraneos futbol-zelaian jokatutako neurketan (2-0). Uche izan zen partidako golegilea.

Zaplastekoa jaso zuten gorritxoek partida hasi bezain pronto. Bigarren minutuan, ezkerretik erdiratu zuen Guilhermek eta Kalu Uchek 1-0ekoa sartu zuen. Asko egin barik, baloiaren jabetza eskuratu zuten etxekoek eta baita aukera garbienak eratu zituzten ere. Osasuna, bere aldetik, ez zen partidari erritmoa ezartzeko gai. Pandiani eta Camuñas jokalarien jokaldiek, bakarrik, sortu zuten arrisku pixka bat.

Ondo aritu zen nafarrak bigarren zatiko hasierako minutuetan baina laster lortu zuen Hugo Sanchezen taldeak Osasuna atzean baino ez jokatzea. Camachoren gizonak ez ziren suspertzeko gai izan eta Uchek, berriro ere, bigarren gola erdietsi zuen 89.ean norgehiagoka erabakita utziz.

Sailkapen nagusiko hamargarren postuan da Osasuna 12 punturekin. Hurrengo jardunaldian Valentzia hartuko dute Reyno de Navarran.

Fitxa teknikoa:

2 - UD Almeria: Diego Alves; Juanma Ortiz, Chico, Acasiete, Guilherme (Piatti, 87''); M''Bami, Bernardello; Nieto (Ortiz, 77''), Soriano, Crusat (Cisma, 77'') eta Kalu Uche.

0 - Osasuna: Ricardo; Azpilicueta, Josetxo, Miguel Flaño, Monreal; Juanfran (Calleja, 81''), Puñal, Nekounam, Camuñas (Masoud, 70''); Pandiani eta Carlos Aranda (Galan, 81'').

Golak:

1-0, 1'': Kalu Uche.

2-0, 87'': Kalu Uche.



Bideoak

Bideo gehiago

Kalenjin: Atleta hegalarien tribua

Publizitatea


TXIRRINDULARITZA

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa