Kirolak

Futbola

Futbola

Irundarrak aurreratu ziren

Elx-Real Union (2-1): Porrota Martinez Valeron

Sara Lavado

2009/11/08

Markel Roblesek buruz aurreratu zuen Irungo taldea 6. minutuan, baina Molinak (30. eta 48.ean) markagailuari buelta eman zion. Jaitsiera postuetatik oso gertu da Real Union.

Real Unionek ezin izan zuen Bigarren Mailako 11. jardunaldiko partidan Elx taldea mendean hartu. Ondo hazi zen partida gipuzkoarrentzat, baina okertuz joan zen eta ez zuten konponbiderik aurkitu.

Markel Roblesek seigarren minutuan buruz sartutako golak Irungo taldea aurreratu zuen Martinez Valero futbol-zelaian (0-1). Baina jabetza eta baloia etxekoena izan zen lehen zati osoan zehar eta abagune ugariren aurrean huts egin ondoren banakoa lortu zuen Molinak 30.ean, merezita.

Molinaren bigarren golak, 48. minutuan, markagailuari buelta eman zion. Jokalari elxtarra bakarrik geratu zen berriro ere Jauregui atezainaren aurrean eta ez zuen kale egin. 11 puntu ditu Real Unionek sailkapen nagusian, jaitsiera postuetan diren Huesca eta Celta taldeek bezala.

Fitxa teknikoa:

2 - Elx: Willy, Oscar Rubio, Samuel, Marti Crespi, Raul Fuster, Juli (Carleto, 70''), Acciari, Wakaso, Santos (Saul, 44''), Trejo (Rafa Gomez, 80'') eta Molina.

1 - Real Union: Jauregi, Descarga, Iglesias, Alcala, Gurrutxaga, Juan Dominguez, Beobide (Aitor Sanz, 64''), Robles (Sergio, 78''), Abasolo, Goikoetxea (Seguro, 56) eta Brit.

Golak:

0-1, 5'': Robles.

1-1, 29'': Molina.

2-1, 48'': Molina


Bideoak

Bideo gehiago

Elustondo: 'Sevillaren aurkakoa, partida tranpa izan daiteke'

Publizitatea


TXIRRINDULARITZA

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa