Kirolak

Futbola

Futbola

BBVA Liga (10. jardunaldia)

Racing-Athletic (0-2): Garaipena Kopari baikortasunez begiratzeko

Andoni Beldarrain

2009/11/08

Gurpegik 32. minutuan eta Iraolak penaltiz 72.ean lortu zituzten talde zuri-gorriaren golak. Hiru puntu gehiagorekin doa Athletic Ligak izango duen aste beteko atsedenaldira.

Athleticek Sardineron jokatu zuen Racingen aurka BBVA Ligako 10. jardunaldiari dagokion partida eta hiru puntu lortu zituen Santardergo taldeari 0-2 irabazita.

Partida erritmo gutxirekin hasi zen. Orbaizek eman zuen lehen abisua area kanpoko jaurtiketa baten bitartez. De Marcos eta berriro Orbaiz saiatu ziren area kanpotik, baina ez zuten asmatu.

Lehen ordu laurdenaren ondoren Racing hasi zen agintzen. Geijok 13. minutuan kale egin zuen Iraizozen aurrean aukera argia alferrik galduz. Etxeko taldea Athletic baino hobeto ari zen, baina 31. minutuan Castillok erdiraketa bikaina jarri eta Gurpegik buruz 0-1ekoa sartu zuen Toño gainditu ondoren.

Gola hartu ondoren Racingek erasora jo zuen, baina aukera argirik sortu gabe. 41. minutuan, ordea, Tchitek gol aukera argia huts egin zuen. Horrenbestez, Athleticen aldeko 0-1ekoarekin iritsi zen partida atsedenaldira.

Bigarren zatian Racing erritmo biziarekin eta golaren bila atera zen, baina ez zuen gol aukera argirik sortu. Lehen aukera Athleticek izan zuen oraingoan ere. Toño atezainak De Marcosen jaurtiketa ona desbideratu zuen. Minutu gutxi beranduago Orbaizek zuzenean jaurtitako faltak langa jo zuen.

Racingek erasora jo nahi zuen, baina ezinean aritu zen. 71. minutuan Lacenek penaltia egin zion Ion Velezi eta argi ikusi zuen epaileak. Iraolak egin zuen jaurtiketa penalti puntutik eta 0-2koa sartu zuen.

Zuri-gorrien gol honek erabakita uzti zuen partida eta Athleticek 0-2ko emaitza horrekin lortu zuen garaipena.

Fitxa teknikoa:

0 - Racing: Toño; Pinillos, Torrejon (Arana, 60. min), Osmar, Christian (Sepsi, 70. min); Luis Garcia, Moraton, Lacen, Serrano; Geijo eta Tchite (Xisco, 60. min).

2 - Athletic Club: Iraioz; Iraola, Ustaritz, Amorebieta, Castillo; Javi Martinez; Susaeta (David Lopez, 92. min), Orbaiz (San Jose, 88. min), Gurpegi, De Marcos; eta Ion Velez (Diaz de Cerio, 86. min).

Golak: 0-1, 31. min. Gurpegi. 0-2, 72. min. Iraola, penaltiz.
Epailea: Paradas Romero.

Horrela bizi izan dugu partida eitb.com-en.

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa