Kirolak

Futbola

Futbola

1-2ko errenta dute nafarrek

Osasuna-Xerez (Kopa): Camachok garaipena nahi du

Asier Legarda

2009/11/09

Joanekoan Xerezen 1-2 irabazi bazuten ere, itzulerako lehian ere garaipenaren bila zelairatuko direla ziurtatu du Camachok.

Camacho: "Ezin dugu joanekoan lortu 1-2koaren arabera jokatu"

Joanekoan Xerezen 1-2 irabazi bazuten ere, itzulerako lehian ere garaipenaren bila zelairatuko direla ziurtatu du Camachok.

Almerian itxura kaskarra eman zuen Osasunak Ligako azken jardunaldian, eta porrot hori ahaztarazi nahi dute orain gorritxoek Kopan Xerez kanporatuta. Dena alde izango du Osasunak, joaneko norgehiagokan gol bateko aldea lortu baizuten etxetik kanpo bi gol eginda. Iruñean 0-1 galdu arren ere aurrera egingo luke Osasunak, baina horretan pentsatzerik ez dute gorritxoek, abantailarekin jolasean hasten badira ustekabe galanta jaso dezaketelako.

Camachok argi hitzegin du gaur: "Golik ez jasotzeak kanporaketa gainditzea ziurtatuko liguke, baina ezinezkoa da partida bat golik ez jasotzeko asmo bakarrarekin prestatzea. Ezin dugu joanekoan lortu 1-2koaren arabera jokatu. Agian partidaren uneren batetan abantaila hori aintzat hartu beharko dugu, baina hasieran behintzat beste edozein partidatan bezala zelairatu behar dugu: irabaztera", esan du Osasunako entrenatzaileak.

Hasierako hamaikakoari dagokionean, ezohiko jokalarien aldeko apustuari eutsiko dio Camachok honako honetan ere, baina Xerezen joanekoan hasieratik jarri hamaikakoarekin alderatuz gero hiruzpalau berritasun egon daitezkela esan du Camachok. Aldaketa bat derrigorrean egin beharko du, joanekoan partida osoa jokatu bazuen ere Oier Sanjurjo gripeak jota baita egunotan.

Roberto; Azpilikueta, Sergio, Miguel Flaño, Monreal; Ruper, Vadocz, Masud, Calleja; Pandiani eta Galan.


Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa