Kirolak

Futbola

Futbola

Reala

Aranburu: "Etxeko partidak irabaztea oso garrantzitsua da"

Ander Altuna

2009/11/09

Kapitainak dio lau garaipen erreskadan eskuratzea ez dela "kasualitatea" izan. Orain hurrena, 2003an lortu zuten txuri-urdinek halakorik.

Mikel Aranburu agertu da gaur hedabideen aurrean. Realak laugarren neurketa irabazi zuen jarraian Anoetan eta horietan guztietan gainera, ez du golik hartu. Sendotasuna berreskuratzeak duen garrantziaz mintzatu da. "Ez da kasualitatea. Ez genuen bereziki ongi jokatu azken norgehiagokan, baina kontrarioa baino gehiago izan gabe irabazteak zerbait esan nahi du. Igotzeko etxeko partidak irabaztea oso garrantzitsua da eta oraingoz lortzen ari gara".

Antoine Griezmannen izena hitzetik hortzera darabil jarraitzaile txuri-urdinak. Hari buruz ere galdegin zaio. "Bigarren zatian gozatu egin zuen, gola sartzeaz gain. Oso berri ona da. Neurketak irabazteko erabakiorra izaten ari da eta hala jarraitzen badu denok gozatuko dugu, jakinik, beti ere, oso gaztea dela eta denon artean zaindu egin behar dugula".

Entrenamenduari dagokionez, Sarasolak aldageletarako bidea hartu du bukatu aurretik eskuin izterrean arazoak dituelako. Zurutuza, berriz, korrika aritu da lehenbailehen osatu asmoz eta Diego Rivas eta Bravo ez dira izan. Aurrenekoari frogak egin dizkiote hautsita duen sudurrean, itxura guztien arabera jokatzeko modua izango da Carlos Belmonten eta bigarrena aldiz, bere selekzioarekin da jada.

Bideoak

Bideo gehiago

Iker Pouk 'Nit de Bruixes' bidea bi atzamarrekin kateatu du

Publizitatea


TXIRRINDULARITZA

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa