Kirolak

Futbola

Futbola

Rayoren aurka San Mamesen

Markel Susaeta: "Kopan aurrera egin behar dugu"

Haritz Gallastegi

2009/11/09

Athleticeko jokalariak baikor dira Rayo Vallecanoren kontrako lehia gaitzaren aurrean.

Futbolean arlo fisikoa bezain garrantzitsua da burua. Askorentzat garrantzitsuagoa da, gainera. Ba, egun, une gozoa bizi du Athleitcek. Ligan eskuratutako azken garaipen biek eta Europako Ligan eskuratutako emaitza onak konfiantzaz bete du Athletic. Horregatik, duela hamabost egun ezinezkoa zirudiena egiteko gai ikusten dute jokalariek euren burua. Kopan aurrera egiteko, alegia. Zuri-gorriak ziur daude Rayo mendean hartuko dutela. "Astea borobiltzeko Kopan irabazi behar dugu. Gaitza da, baina pasatuko dugu", adierazi du Susaetak.

Eibartarra gozo dago. Sasoia hasi zenetik zuri-gorri onenen artean dago. Hala ere, arlo pertsonala bigarren mailan laga gura du. Bere helburua Rayo da. Ildo horretan, argi dauka zer egin behar duen Athleticek talde madrildarra mendean hartzeko. "Ezin dugu oparirik egin. Eurek gol bat sartzen badute… lehen minututik aurkariaren bila zelairatu eta gola azkar sartzen badugu atzean sartuko da Rayo Vallecano".

Ion Velezek ere badauka pozik egoteko arrazoi bat baino gehiago. Lesioak eta entrenatzailearen erabakiak tarteko, aspaldian hasieratik jokatu barik egon da aurrelari nafarra. Caparrosek hasieratik jokatzeko aukera eman zion Santanderren eta ez zuen huts egin. Ia neurketa osoa jokatu zuen, naiz eta berak ere ez zekien nola erantzungo zuen. "Zalantzak nituen: erritmoa, arlo fisikoa… baina maila ona eman nuen. Gustura bukatu nuen".

Bestalde, Athleticek Lezamako instalazio barruan egin du lan saioa. Beraz, ezin izan da ikusi nola aurkitzen den Llorente.

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa