Kirolak

Futbola

Futbola

Futbola

Cruyffek Kataluniako selekzioaren proiektu soziala nabarmendu du

Erredakzioa

2009/11/09

Prestatzaile holandarra Kataluniako selekzioaren hautatzailea izango da datozen urteetan.

Johan Cruyff aurkeztu dute gaurkoan, Kataluniako futbol federazioaren hautatzaile kargua hartu baitu, Bartzelonako Palau de Congresos-en egindako prentsaurrekoan.

Johan Cruyff holandarrak "futbol erakargarriaren" alde egingo duela esan du bere aurkezpenean, baina batez ere federazio katalanak bultzatuko duen proiektu soziala nabarmendu du.

Ehun bat hedabide agertu da Johan Cruyffen aurkezpenean, deialdi arrakastatsua osatuz.

Bigarren agerraldian, Palau de Congresos-eko auditoriumaren barruan kasu honetan, politikariak, kirol arloko ordezkariak eta Federazioko agintariak egon dira. Laporta, Sanchez Llibre eta Casals, besteak beste.

Hortaz, mila lagun inguru hurbildu da Johan Cruyffen aurkezpenera. Lehenik eta behin, hautatzaile berriak lehenengo lagunartekoa itxi behar du. Batzuk ezetz esan dute dagoeneko, Holandako selekzioa, kasu, hango sindikatuek ez baitiete jokalariei Gabonetan jokatzen uzten.

Orain hiru arte, Cruyffek Bartzelona utzi zuen eta orduz geroztik ez du talderik prestatu. Cruyffek lagunartekoak prestatzea izango du erronka nagusia.

Lan handirik ez du egingo horretan, baina arlo sozialean askoz behar handiagoa egin beharko du, hori baita akordioaren ardatz nagusietako bat.


Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa