Kirolak

Futbola

Futbola

2. mailako atezain onena

Reala: Klubak 2013. urtera arte berritu du Claudio Bravo

Erredakzioa

2009/11/17

Ezustekoa izan da atezain txiletarraren kontratu luzatzea eta asteazkenean prentsaurrekoa eskainiko dute Jokin Aperribay Realeko presidenteak eta Loren kirol zuzendariak.

Claudio Bravo atezain txiletarrak 2013. urtera arte luzatu du Realarekin zuen kontratua. Udan taldetik at nahi zuen klubak horregatik ezustekoa izan da haren kontratu berritzea.

Real Madril haren atzetik ibili zen, baina azkenean ez zen fitxaketa gauzatu. Iazko denboraldiko atezain onena izendatu zuten duela gutxi Bravo.

Jokin Aperribay Realeko presidenteak eta Loren kirol zuzendariak prentsaurrekoa eskainiko dute asteazken honetan.

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa