Kirolak

Futbola

Futbola

Adierazpenak

Castillo (Athletic): "Messik ez dit loa kentzen"

Haritz Gallastegi

2009/11/18

Atzelari bizkaitarrak lehen aldiz jokatu dezake Bartzelonaren kontra.

Bartzelonaren kontrako partidak bereziak dira. Goi mailako talde guztien kontrako neurketak dira bereziak. Jokalariek sentsazio ezberdinak izaten dituzte. Batetik, ohikoa ez den garaipen gosea. Onenaren aurka ezustekoa emateko motibazioa, alegia. Baina, bestetik, barregarri geratzeko beldurra ere badago. Aurkariak barruan daraman onena erakusten badu edozein talde egurtzeko gai delako. "Bartzelonaren inguruan gauza guztiak hartu behar dira aintzat. Hori bai, beldurrez zelairatzen bagara ez dudu ezer egiteko aukerarik izan", adierazi du Xabier Castillok.

Ezker hegalekoa motibatuta dago. Izan ere, sekula ez du Guardiolak zuzentzen duen taldearen kontra jokatzeko aukera izan. Jokatzeko aukera badauka Messi edo Pedro zaintzeko ardura izango du. Lan nekeza da, baina ez dauka kikiltzeko asmorik. "Messik ez dit loa kentzen. Goi mailako jokalaria da, eta beraz, ezinbestekoa da taldekideen laguntza izatea".

Iraizoz taldearekin entrenatu da

Athleticeko zale askok lasaitu ederra hartuko zuten Iraizoz taldekide guztiekin entrenatzen ikusi dutenean. Atezainak gastroenteritisa izan du eta atzo ezin zuen entrenatu, baina gaur normaltasun osoz aritu da. Llorente eta Toquero, berriz, taldeko lanetik aparte aritu dira korrika. Muniain, ostera, ez da zelaian agertu. Beraz, aukera gutxi du Bartzelonaren kontrako deialdian egoteko.


Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa