Kirolak

Futbola

Futbola

Larunbata, 22:00etan

Javi Martinez (Athletic): "Arlo fisikoan asko eskatuko du partidak"

Haritz Gallastegi

2009/11/19

Aiegiko erdilaria baikor da. Bere ustez Bartzelona ez da garaiezina. Gainera, katalanen aldean Ibrahimovic baja izango da.

Athletic ateak itxita entrenatu da San Mamesen. Caparrosen taldeak bideo emanaldia izan du lehenengo eta lan saio arina egin du ondoren. Gaur izan da lehen eguna jokalari guztiekin entrenatzeko aukera izan duena. Iraola eta Javi Martinez gaur itzuli dira taldeko lanera, eta lan saio ostean eurak izan dira prentsa aretoko protagonistak. Aiegikoak laugarren neurketa jokatuko du hamar egunean. Bartzelonaren aurkakoa, gainera, gaitzena izango da.

"Asko egin beharko dugu korrika. Eurek kontrolpean izaten dituzte neurketak eta, beraz, arlo fisikoan indartsu egon beharko gara", esan du. Hala ere, baikor agertu da. Garaipenarekin egiten du amets. "Irabazi genezake. Gure aukerak izango ditugu".



Hiru puntuak eskuratzeko, lehen minututik azkenera arte maila ona eman beharko dutela iritzi dio Iraolak. "Elkarren aurka aritu garen beste neurketa batzuetan ondo eutsi diegu lehen zatian, baina bigarrenean behera egin dugu", esan du usurbildarrak, "markagailuan aurrea hartzea, berriz, garrantzitsua izan daiteke baina ez da erabakigarria izango", gaineratu du eskuin hegalekoak.

Bartzelona ligan bide onetik jarraitzeko asmoarekin etorriko da, baina begi bat Txapeldunen Ligako neurketari begira izango du. Milango Interren aurkakoa finala baita Guardiolaren taldearentzat. "Eurek neurketa garrantzitsua jokatuko dute datorren astean eta guretzat larunbatekoa da garrantzitsuena".

Bideoak

Bideo gehiago

Aritz Lasa eta Zubieta Xala-Laskurain bikotearen aurka, gaur gauean

Publizitatea


TXIRRINDULARITZA

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa