Kirolak

Futbola

Futbola

Bartzelona aurkari

Caparros (Athletic): "Talentua, sormena eta eraginkortasuna dute"

Haritz Gallastegi

2009/11/20

Ikusteko dago Llorente eta Toquero jokatzeko moduan egongo diren ala ez, Munian ez. Bartzelonan, A gripeak jota dago Abidal eta Yaya Toure kili-kolo dago.

Athletic prest dago Bartzelona handiari aurre egiteko. Zuri-gorriak ezustekoa emateko esperantzarekin zelairatuko dira. Litekeena da Bartzelona Txapeldunen Ligako neurketan pentsatzen egotea eta ohikoak ez diren futbolari batzuei hasieratik aritzeko aukera ematea. Hala ere, Guardiolarenak izango dira faborito.

Caparrosen iritziz ikaragarria baita Bartzelonak egun duen joko maila. "Oso ondo jokatzen jarraitzen du. Telentua, sormena eta eraginkortasuna duen taldea da", esan du teknikari zuri-gorriak.

Horri aurre egiteko beste era bateko armak erabiliko ditu Athleticek. "Talde lana egin behar dugu. Oreka mantendu behar dugu neurketa guztian zehar. Eta horretaz gain, defentsan sendo agertzea eta erasoan asmatzea ezinbestekoa izango da".

Taldeari oreka eta arnasa emateko, litekeena da Caparrosek zelai erdia indartzea. Batetik, baloia berreskuratzeko orduan erraztasuna duten futbolariak zelairatuko ditu, eta bestetik, baloia ondo erabiltzen dutenak. Hau da, litekeena da Gurpegik, Javi Martinezek, Yestek eta Orbaizek jokatzea zelai erdian.

Bestalde, ikusteko dago Llorente eta Toquero jokatzeko moduan egongo diren ala ez. Caparrosek bihar arte itxarongo du azken erabakia hartu aurretik. Muniainek ez du jokatuko.

San Mames
22:00
Teixeira Vitienes

Athletic: Iraizoz; Iraola, Ustaritz, Amorebieta, Koikili, Gurpegi, Javi Martinez, Orbaiz, Yeste, Susaeta eta Toquero.



Bideoak

Bideo gehiago

Elustondo: 'Sevillaren aurkakoa, partida tranpa izan daiteke'

Publizitatea


TXIRRINDULARITZA

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa